Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

...eta segurarrek zer diote?

Duela 400 urte Legazpi Segurarengandik banandu zen eta legazpiarrek sekulako ospakizunak antolatu dituzte independentziaren mendeurrena ospatzeko. Igandean Goierriko herrira joango dira. Ondo hartuko al dituzte?

Segurako sarrera, ezkerretara parrokia ageri dela.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

X IV. mendean legazpiarrek Seguraren babesa eskatu zuten, jauntxo feudalekin zituzten arazoak zirela eta. Berehala damutu ziren hartutako erabakiaz, euren ustez Segurak ez baitzien espero zuten laguntza eskaini. Hori dela eta, independentzia eskatu zuten. 1564an egin zuten lehen saiakera, baina 44 urte pasa ziren helburua lortu baino lehen. Aurten banan-tzearen laugarren mendeurrena bete da eta legazpiarrek sekulako ospakizunak antolatu dituzte. Igande honetan bertan Segurara joango dira oinez. Euren arbasoei agindutako babesa eskaini ez zietelako kargu hartuko ote diete segurarrei? Goierritarrek ondo hartuko al dituzte?

Astearte goizean eguraldi bikaina egin zuen eta nekez egon zitekeen inon Segurako plazan baino hobeto. Gema Telleria eta Izar Larrea izeba-ilobak taberna bateko terrazan eserita zeuden eta gustura asko erantzun zituzten aipatutako galderak. Baita beste batzuk ere. Ez zekiten Legazpi independen-tziaren mendeurrena ospatzen ari dela. "Nahiko lan badugu Seguran bertan… Gaur egun dena ospatzen denez, ez zaigu inporta legazpiarrak gugandik banandu zirenekoa ospatzea. Guk herriaren sorreraren 750. urteurrena izan genuen duela gutxi", azaldu dute.

Normala den bezala, Segura Legazpi baino nahiago dute. "Hemen lasaiago bizi gara. Segura munduko tokirik ederrena da. Gainera, Legazpi lanarekin lotzen dut. Izan ere, nire senarra Patrizio Etxeberriaren lantegian aritu zen. Segurako jende asko joaten da Legazpira lanera, Patrizioren Idiazabalgo lantegia itxi zenetik. Egunero autobus bat joaten da", aipatu du Telleriak.

Bera azkenekoz Legazpin izan zenetik, ordea, denbora asko pasatu da. Bere iloba, berriz, festetan joaten da: barraketara. Banantzea bi herrientzat ona izan zela uste dute. "Egun ez luke zentzurik izango horren aparte dauden bi herri elkarrekin egoteak. Gainera, Legazpi asko hazi da eta jan egingo gintuzke", esan dute.

Beharbada asmo horrekin joango dira legazpiarrak Segurara igandean… "Guk denak ondo hartzen ditugu... Baita Idiazabalgoak ere! Pike apur bat dugu, baina beraiek berezi samarrak direlako besterik ez", diote umorez.

Laureano Telleriak serioago erantzun zituen galderak. Prozesioak antolatzen dituen taldeko kidea da eta herriko ondarea mantentzeko gogor lan egiten du. Bazekien Legazpi banantzea ospa-tzen ari dela. "Legazpik bere arrazoiak izango zituen banatzea eska-tzeko… Garai hartan Segura lauzpabost jauntxoren eskuetan zegoen eta herritarrek ez zuten kontu horren berririk izango".

Segura eta Legazpi aspaldi banandu baziren ere, bi herrien arteko harremana ez dela eten gogoratu du. Izan ere, XIV. mendean legazpiarrek segurarrengana jo zuten babes eske eta XX. mendean segurarrak izan ziren Legazpira joan zirenak. "Nik ez dut Legazpirekin harreman handirik, baina hemengo jende asko bizi da bertan. Izan ere, garai batean %90ak han lan egiten zuen. Oso herri ezberdinak dira, baina bizimoduan ez dago alde handirik. Guk ere behar ditugun zerbitzu guztiak eta inguruan Beasain eta Ordizia bezalako herri handiak ditugu", amaitu du.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESCiclismo
ARMSTRONG
El estadounidense anuncia su presencia en el Giro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
XIV. mendean legazpiarrek Seguraren babesa eskatu zuten, baina berehala damutu ziren
Bi herrien arteko harremana ez da eten, segurar askok Legazpin egiten baitute lan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |