|

Gazte batzuk Azpeitiko Aratz-Erreka auzoko arrautza egosien lehiaketan parte hartzen.argazkia: utzitakoa
Azpeitia. Bihar hasi eta larunbata bitartean, festa giroa nagusituko da Aratz-Errekan. Azpeitiko auzotarrek bihar goizean jaurtiko dute San Isidro jaiei hasiera emango dion txupinazoa eta hiru egunetan zehar ekitaldiz beteriko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute biztanleek.
San Isidro eguna 10.00etan hasiko da Aratz-Errekan, suziriarekin, eta santuaren oroimeneko meza 12.00etan izango da. Jarraian, eta Azpeitiko Ilunpe elkarteko pilotarien partida hasi bitartean, auzotarrek biterreoa egingo dute. Ondoren, inguratutako jende guztiari bazkaria eskainiko zaio. Arratsaldean, mami jana egingo da 20.30etik aurrera eta egun guztian zehar Saioa eta Alabier trikitilariek musikarekin girotuko dituzte kaleak.
Ostiralean, 20.00etan, suziria botako dute berriro, "jendea martxan jartzeko" eta ondoren bizilagunak bildu egingo dira arkumea jatera. Afalostean, Euskal Herriko txapelduna den Xabier Etxaniz eta Iñigo Galdos soinujoleek erromeria eskainiko dute.
Igandea gazteen eguna izango da eta mendi itzuli batekin hasiko dute. 9.00etan abiatuta Izazpi, Pagotxeta eta Samiño tontorrak igoko dituzte auzotarrek. 17.00etatik aurrera, berriz, Paulo Aranberriren eta Igeldoren idiak lehiatuko dira.
Auzo afaria 20.30ean hasiko da Jon Ostolaza eta Unai Andonegi soinujoleen musikak girotuta. Urteroko lehiaketa berezia 1.00etan izango da. Aurtengo proba, hiru arrau-tza egosi nork azkarrago jan izango dela aurreratu zuten antolatzaileek. Irabazleak 30 euro eta dozena bat arrautza jasoko ditu saritzat. Azkenik, baratxuri zopa eskainiko dute parrandazaleentzat, 4.00etan.
Madariaga Azkoitiko Madariaga auzoan ere jaia izango da gaur. 12.00etan bertso saioa hasiko dute Loidisaletxe eta Gorrotxategik eta, ondoren, Goenatxo II.ak herri kirol erakustaldia egingo du. 14.00etan bazkaria egingo dute Otarren.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |