|

Azpeitia. Pertsonen arteko erlazioak errazteko asmoz trebetasunak landu eta bakoitzak bereen inguruko gogoeta egiteko ikastaroa antolatu Azpeitiko Gazteria sailak.
Egitasmoa maiatzaren 20an, 21ean eta 22an egingo da liburutegian, 17.00etatik 20.00etara, eta boluntarioei zuzenduta egongo dela aurreratu zuten arduradunek. "Elkarteetan parte hartzen duten boluntarioei lana errazago egiteko teknikak eskaintzea positiboki baloratzen dugu. Harremanetan oinarrituriko boluntariotza lana errazago egiteko tresnak eskaintzea da helburu nagusiena, eta bertan landuko diren kontzeptuek norbere bizitza errazagoa egiteko ere balioko die partaideei", adierazi zuen Aloña Larrañaga teknikariak.
Ikastaroa doan izango da eta Hezkide Eskolako Beñat Solaberrieta kidea izango da saioak gidatuko dituen irakaslea. Gizarte Trebetasunak lantzeko ikastaroan parte hartu nahi dutenek Urola kalean kokatuta dagoen Gazte Informazio Bulegora joan edota 943 157161 telefono zenbakira deitu beharko dute. Izena emateko azken eguna bihar izango da. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |