Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Errenteriak 'Eskolatik kalera' festa egingo du larunbat honetan

Egun guztian zehar, ehunka haur euskaraz jolasean ibiliko dira Koldo Mitxelena plazan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Errenteria. Larunbatean, Errenteriako Koldo Mitxelena plazan (Esmalterian), egun guztian zehar, Eskolatik Kalera festa zazpigarrenez izango da. Ikasturtean zehar Errenteriako Udaleko Euskara zerbitzuak, Lau Haizetara euskaldunon elkartearekin batera, garatzen duen programa da. Izenak iragar-tzen duen moduan, euskara eskola eremutik ateratzeko ahalegina du xede.

Etzi, beraz, ikastetxe guztietako haurrekin hasiko da ikasturte bukaerako jaia. 11.00etatik aurrera, 130 haur inguru pista jolasean arituko dira. Plazara hurbiltzen diren beste haur guztiek, bitartean, jarriko dituzten joko erraldoiekin goza-tzeko aukera izango dute. Ondoren familia osoak Kanpanoluerekin gozatuko du dan-tza eta antzerkigintza uztartzen dituen lanarekin.

Atsedena hartu ondoren, arratsaldean puzgarri eta tailerretan ari-tzeko aukera izango dute adin guztietako haurrek, 16.30ean hasi eta 20.30 bitarte. Gainera, Koldo Mitxelena plaza haurrek egindako muralekin apainduko dute.

Antolatzaileek adierazi dutenez, "ikasturte amaieran ospatzen dugun jai honetako ekitaldietan, zein hilean behin antolatzen ditugun ekintzetan ere, parte hartzen duen haur kopurua handia da oso. Haurren aisialdi programan erabat errotuta dauden ekitaldiak dira hauek eta horrexegatik arrakasta handikoak". >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
ASTELEHEN...ARTE
El diseñador Javier Machimbarrena expone en la galería Vito 021
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |