|

ordizia. Asteroko azokan atzo bertako gerezi kiloa 6 eurotan saldu zen. Produktu berrienen artean izan ziren landaretan erromeroa eta izpilikua. Biak euro bakarrean saldu zituzten. Koloretako margaritak erosteko aukera ere izan zen, 3 eurotan sorta.
Perretxikoei dagokienez, Araba eta Nafarroatik 470 ziza kilo izan ziren eta hauek 10-32 eurotan saldu zuten kiloa. Hemengo zizak, ostera, 20 kilo izan ziren eta 20-35 eurotan saldu zuten kiloa. Onddoak, Zamoratik ekarriak, 30 kilo izan ziren, 22 eurotan.
Guztira 37 arkume buru izan ziren atzo, kiloa 3 eurotan. Barazkiei erreparatuz, baba 2,50-4 eurotan izatetik 2-4 eurotara pasa zen eta ilarra, aldiz, 10-12 eurotatik 9-12 eurotara saldu zen. Kanpoko produktuetan berriena angurria eta paraguaioa izan ziren. Lehena 1,75-2 euro artean saldu zen eta, bigarrena, 8-9 eurotan.
Zainzuria, ostera, aurreko asteko 6,75-8,90 euroetatik 6,50-9 eurotara pasa zen, anana 2,50etik 3-3,50 eurotan saltzera pasa zen atzokoan eta muxika, 3-5 eurotatik 3-4 eurotara pasa zen. Merkeago saldu zirenen artean, brinoia. Aurreko asteko 4-5 eurotatik 3,50-5 eurotara pasa zen atzo. >a.a.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |