|

Baserritarrek iaz egin zuten hamaiketakoaren irudia.argazkia:ainara garcia
Donostia. Nahiz eta gero eta baserri gutxiago dauden hirian, hainbat baserritarrek San Isidro eguna ospatuko dute gaur Loiola eta Martutenen. Aurreko urteetan Loiolako parrokian egiten zen meza bertan behera gelditu da aurten eta Loiolatarra elkartean bilduko dira goizeko 12.30 inguruan. Bertan, elkarteak prestatutako hamaiketakoa jango dute. "Oso harrera ona egiten digute urtero", aipatu du Joxe Ayerbek, jardunaldiaren antolatzaileak. Hamaiketakoan, Jexux Mari Irazu eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariek hartuko dute parte. "Loiolako kultur etxea jar-tzen da bertsolariekin harremanetan eta etor daitezen arduratzen da", esan du Ayerbek. Baserritarrak eta bertsolariak Txomin Enea jatetxera joango dira eta han elkarrekin bazkalduko dute. "Hogeitabost inguru izango gara. Bazkalostean bertsoak botatzen ditugu eta une atsegina pasatzen dugu", azaldu du.
Duela urte gutxi hasi zen Ayerbe antolatzaile lanetan. "Ez dakit bost urte diren. Ordea, ez dira hainbeste urte", azaldu du. Dena den, aspalditik datorren ohitura da San Isidro eguneko elkarretaratze hau: "Aitak ere antolatu zuen". Urtero agertzen diren baserritarrekin jar-tzen da harremanetan Ayerbe. "Zerrenda bat daukat. Bazkariarena, gainera, ahoz aho zabaltzen dugu gure artean. Inguruko auzoetako baserritarrak etortzen dira, Egia, Loiola eta Martutenekoak. Aurten, Astigarragakoren bat ere etorriko da", aipatu du Ayerbek. Bazkarian ez dago San Isidrorako plater berezirik: "Lehengo urteko tankerako menua izango da". Datozen urteetan jaia galduko den beldur da Ayerbe. "Gu zahartzen goaz eta atzetik ez da inor etorriko", esan du antolatzaileak.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |