Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Euskararen Egunak musika eta kolorez jantziko du Aretxabaleta

Trikitilari, bertsolari, txalapartari eta bazkariak girotuko dute etziko festa

Igandeko Otala Zelaiko erromerian kirola praktikatzeaz gain, irristailu topaketa eta kanpai jotze erakustaldia egingo dituzte

Otala Zelai erromerian antolatzen dituzten animalien jokoen une bat.argazkia: utzitakoa.

anabel dominguez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

aretxabaleta.Eitteko prest! lelopean ekitaldi ugari gerturatu dituzte aste honetan zehar Aretxabaletara, helburu argi batekin: euskararen erabilera modu berezian aldarrika-tzea. Beraz, azken egun hauetan aurrera eramaten ari diren ekintzek larunbatean izango dute hitzordu berezia, adin eta gustu ezberdinetako herritarrei zuzendutako egitarau zabalarekin.

Leizarra musika eskolako trikitilariak, txalapartariak, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia bertsolarien emanaldia eta umeentzako jolasak izango dira, beste proposamen ba-tzuen artean, aurtengo Euskararen Egunaren ardatz nagusiak. Loramendi elkarteko kide den Leire Lardizabalen esanetan, ekimen honen bidez "urte guztian zehar euskararen normalizazioaren alde egiten dugun lana kaleratu nahi dugu, beti ere, jai giroan".

Era honetan, etziko ospakizunean musikarekin gozatzeaz gain, inguruko baserrietako gazta dastatu ahal izango da Mitarte kalean, 13.00etatik aurrera. Jarraian, babarrun janaren txanda iritsiko da pilotalekuan eta arratsaldean, haurrentzako Zirika Zirkus taldearen tailerrak (17.30ean) eta Beinke-Loramendiren dantza ikuskizunak (19.30ean) alaituko dute festa, Tapia eta Leturiaren kontzertuaren ordua heldu arte.

paella lehiaketa Otala Zelaiko erromeriak hartuko du lekukoa igandean. Ohitura den legez, etxeko txienak izango dira lehenengo protagonistak antolatuko dituzten lasterketetan. 11.00etan, XXX. Kross herrikoia burutuko da eta, bitartean, irristailu topaketa egingo dute Urkulun. Animalien jokuak eta kanpai jotze erakustaldiak ere izango dute bere lekua, sukaldaritza gaitasunak agertu baino lehen, kasu honetan, paella txapelketa baten bidez. Bazkaldu ondoren, baserri jokoek, dantza saioak eta musikak erritmoa jarriko diote jaiari.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTEExposición
ASTELEHEN...ARTE
El diseñador Javier Machimbarrena expone en la galería Vito 021
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |