Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Baserritarrek egun handia ospatuko dute gaur Astigarragan eta Hernanin

Goldea taldeak Sinforosa Bengoetxea eta Sebastian Zabalegiomenduko ditu

Gaurkoaz gain, Zamalbide-Bentak auzoan asteburuan ere idi demak, bertsolariak eta haurrentzako jolasak izango dira

Idi demak Astigarragan, iazko Isidro Deunaren egunean.Argazkia: Ainara Hernando

Arkaitz illarramendi enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Astigarraga. Isidro Deuna da gaur, baserritarren eguna, eta Astigaragan nahiz Hernanin festa giroa nagusituko da. Baina gaurkoaz gain ere izango da gehiagorik, Astigarragako Zamalbide-Bentak auzoan igandea bitartean luzatuko baitira festak.

Goldea Herri Kirol Batzordeak antolatuta eta Udalaren babesarekin, baserritarren jaia 9.30ean hasiko da Astigarragan Xapre trikitilariekin. 10.00etan prozesioa eta meza izango dira. Hamaiketako herrikoia dasta-tzeko aukera ere izango da 11.00etan Gure Izarra elkartean. Tripa zorriak baretuta, 12.30ean idi probak izango dira udaletxe aurreko plazan. Bertan, Kantabriako Antonio Cotareloren hiru idi eta Errenteriako Patxi Irarretaren lau idien arteko desafioa izango da. 3.200 kiloko harriarekin, uztarri berean eta 30 minutuz arituko dira.

Ondoren, Andoni Egaña eta Sebastian Lizasoren bertso saioa izango da. Horrez gain, goiz osoan Astigarragako baserritarren barazki azoka eta abere erakusketa izango dira ikusgai. Eguneko ospakizunekin amaitzeko, 14.30ean bazkari herrikoia izango da Gure Izarra elkartean eta bazkalostean 78 urteko Sinforosa Bengoetxea (Argindegi Zahar baserrikoa) eta 73 urteko Sebastian Zabalegi (Oiarbide baserrikoa) baserritarrei omenaldia egingo diete. Baserriaren etorkizunaz ez du garbi Sinforosak: "Gustukoa izan behar da baserriko lanetan aritzeko, gastatzeko asko izaten baita eta hartzeko gutxi. Martxa horrekin ez dago bizitzerik. Asunto txarra dago baina gustura egindako lanak erdia nekatzen du".

Hernanin, bestalde, goizean zehar meza izango da parrokian eta ostean pilota partida eta harri jasotzaileak bertsolariek girotuta.

Zamalbide-Bentak Isidro Deunaren omenezko jaiek jarraipena izango dute asteburuan Astigarragako Zamalbide-Bentak azuoan. Gaurko jai eguna 10.45ean hasiko da Isidro zaindariaren ibilaldiarekin eliza inguruan eta segidan meza izango da. Irteeran, salda eta odolkia banatuko dituzte. Ostean, 14.30ean, lagunarteko bazkaria egingo dute Auzolan elkartean. Arratsaldean idi dema izango da 18.00etan. 1.800 kiloko harriarekin Patxi Irarreta (Intziñarte), Aitor Matxain (Aparola) eta Jose Loinazen (Frantxilla Berri) uztarriek neurtuko dituzte indarrak. Probak irauten duen bitartean haur jolasak eta puzgarriak izango dira frontoiaren kanpoaldean.

Larunbat goizean puzgarriak jarriko dituzte eliza aurrean eta 13.00etan haurrentzako bazkaria izango da Auzolan elkartean. 16.00etan mus txapelketa jokatuko da elkartean bertan. Jaiak igandean amaituko dituzte. 10.00etako herri mezaren ostean bertsolariak arituko dira. 18.00etan, aldiz, idi demak. 1.450 kiloko harriarekin Rafa Irarreta, Artola, Irastorza eta Zelestino Aburuzaren uztarriak arituko dira lehian.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Astigarragako baserritarrek barazki azoka eta abere erakusketa jarriko dituzte goizean
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |