Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ekainaren 7an jokatuko da Zumaian aurtengo eskualdeko Laukirol proba

'euskara sasoian'ekimena bultzatuko du urola kostak

Mankomunitateak, kirol elkarteekin batera, bigarren urtez antolatuko du uretako kirolen festa

Iazko Laukirol proban parte hartu zuten kideak, Zumaiako Itsas kiroldegiaren pantalanean.argazkia: utzitakoa

aINARA LOZANO enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

ZUMAIA. Urola Kostako Udal Elkarteak Euskara sasoian ekimena bideratzen du, eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia) kirol elkarteetan euskararen erabilera sustatzeko. Euskara sasoian programan parte hartzen ari diren elkarteentzat (guztira 30) jai giroko ekitaldia antolatu zuen Mankomunitateak iaz, ekainean. Uretako Laukirol proba jarri zioten izena festari eta Zumaian egin zen, partaidetza arrakastatsuarekin. Aurten ekimena errepikatuko dute eta ekainaren 7an izango da.

Proba horrek bi helburu ditu: alde batetik, euskararen erabilera sustatzeko eskualdeko kirol elkarteak egiten ari diren ahalegina esker-tzea eta elkarteak elkar ezagutzea, eta, bestetik, jai giroan kirolean euskara aldarrikatzea. Horretarako antolatu dute bigarrenez uretako laukirol proba eta, iaz bezala, Zumaian ospatuko da, 10.30etik 13.00etara. Partehartzaileek lau kiroletan erakutsi beharko dute beraien abilezia: arraunean, surfean, igeriketan eta piraguan.

izena emateko epea Ekaineko festan parte hartzeko aukera izango dute 16 urtetik gorako neska-mutilek eta izena emateko azken eguna etzi izango da. Interesatuek Zumaiako turismo bulegora ( 943 143396) edo Getaria (943 140432), Zarautz (943 005104) zein Orioko (943 894428) kiroldegietara jo beharko dute.

Talde bakoitzak gutxienez lau partaide izango ditu eta gehienez zazpi. Ez da nahitaezkoa izango guztiak eskualdeko kirol elkarte berekoak izatea. Honela, arraunean lau lagun arituko dira, piraguan bat, surfean beste bat eta igeriketan beste bat.

Kirolak banan banan jokatuko dira eta bakoitzean azkarren amai-tzen duenak puntu bat jasoko du, bigarrenak bi eta horrela azkenera arte. Kirol guztiak amaitzean, puntu gutxien duen taldea izango da irabazlea. Talde mistoei, gainera, puntu bat gehituko zaie proba bakoitzaren emaitzan.

sariak Iaz bezala sari bikainak izango dira Laukirol proban. Lehenengo saria jasotzen dutenek talasoterapiako zirkuitua eta bazkaria jasoko dituzte talde guztiarentzat Talasozelai (Zumaia) hotelean. Bigarren saria talasoterapiako zirkuitua izango da.

Probaren amaieran sari banaketa egingo da eta partaide bakoitzari oparitxo bat emango diote antolatzaileek. Amaieran mokadutxoa izango da.

Mankomunitatea eta eskualdeko Udalak (Zarautz, Zumaia, Orio, Getaria eta Aia) 2001. urtean hasi ziren Euskara sasoian programa bultzatzen eta dagoeneko elkarte ugarik sinatu dute euskararen alde egiteko hitzarmena. Egitasmoaren helburua kirolean euskararen erabilpena sustatzea da. Elkarteak ahaleginak egiten ari dira euskarari bere lekua emateko.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Etzi izango da kirol jardueretan aritzeko izena emateko azken eguna, eskualdeko kiroldegietan
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |