Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Igande honetan Trinitate jaia ospatuko dute Zumarragako Oleta mendian

egitarauko ekitaldi nagusia mendizaleentzat eraiki duten aterpearen inaugurazioa da

Oletako txabola.argazkia: utzitakoa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zumarraga. Igande honetan Trinitate jaia ospatuko da Zumarragako Oleta mendian. Aurtengo programako ekitaldi bereziena bertako aterpearen inaugurazioa izango da.

Mendizaleak 11.00etan elkartuko dira Zumarragako Aginaga auzoan eta bertatik Oletara igoko dira. Bertan, 12.00etan, txabola berria inauguratuko dute eta auzoan hil direnen aldeko meza izango da. Ondoren, 13.00etan, ahari jokoa izango da. 14.00etan herri bazkaria hasiko da eta bazkalostea Xabier eta Lidia trikitilariek alaituko dute. Erromerian parte hartuko dutenak 19.00etan itzuliko dira Aginagara.

Aipatu bezala, aurtengo programako ekitaldi berezia aterpearen inaugurazioa da. Eraikin honen bultzatzailea Rikardo Erratzu izan da. Mutikotan Muxika baserrian lan egin zuen eta udaberrian Oleta mendian zegoen txabola batean jezten zituen ardiak. Eraikin hura aspaldi erori zen eta duela bi urte bere anaia Anjeli berria egitea ondo legokeela aipatu zion.

Anjel lanean hasi zen eta Azkoitiko eta Zumarragako udalen eta landa eremuen garapenaren alde lan egiten duten Urkome eta Goimen elkarteen konpromisoa lortu zuen. Proiektua Zumarragako Elorriaga Azpikoa baserriko Jesus Arakamak egin zuen.

Aterpe berria garai batekoa baino handiagoa da: 12 metroko luzera, 6 metroko zabalera eta 3 metroko altuera ditu. Atea beti zabalik egoten da eta mendizaleei babesa eskaintzen die. Atearen aurrean horma txiki bat egin da ganadua barrura sartu ez dadin eta lau leiho ere baditu.

Txabola igandean inauguratuko bada ere, obra duela hilabete ba-tzuk bukatu zen eta mendizale askok erabili dute dagoeneko aterpea. Izan ere, herritar askok dute Izazpi, Samiño eta Oleta mendietako gailurretatik pasatzen den ibilbidea egiteko ohitura. >a.z.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |