|

Azkoitia. Uretako sorosle izateko aukera eskainiko du Azkoitiko Gurutze Gorriak. Ikastaroa ostiralean hasiko da eta ekainaren 14ra arte luzatuko da.
Ikastaro berriaren helburuak larrialdi kasuetan, larrialdi zerbi-tzuak ohartarazteko gai izatea zein beraiei laguntzea, uretako istripuetan zein larrialdietan biktimak zein inguruko pertsonek dituzten erreakzioak zeintzuk diren ezagu-tzea, sorosleei sorospen eta salbamenduko oinarrizko ezagutza eskuratzea, larrialdi eta erreskateetan erabiltzen den material espezifikoaren ezagutza eta erabilpenari buruzko ezagupenak eskaintzea izango da.
Saioak Azkoitiko Gurutze Gorriaren egoitzan eta Zubiaurre igerilekuan egingo dira, eta arduradunek aurreratu zutenez, "metodologia parte hartzekoa izango da, talde dinamikak eta praktikek osatutakoa". Ordutegiari dagokionez, astean bi egunetan 17.00etatik 19.00etara izango da, larunbatetan 9.00etatik 13.00etara eta 15.00etatik 19.00etara eta igandetan 9.00etatik 13.00etara.
Parte hartu nahi dutenek azkoitia@gurutzegorria.org helbidera idatzi edota 607 512561 (Ainara), 607 512538 (Aitor) edo 670 414287 (Ibon) telefono zenbakietara deitu beharko dute. Partaideek 16 urte baino gehiago izan, lehen sorospen ikastaroa egina eduki, igeri braza menperatu, 15 metro arnasa hartu gabe igeri egitea eta bost minututan 200 metro igeri egitea beharrezkoa izango dute.
Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa da eta %90eko asistentzia derrigorrezkoa izango da ikastaro amaierako diploma eskuratzeko. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |