Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Bertso Paper sariketara lanak aurkezteko epea maiatzaren 19an itxiko da

Azkoitiko Xabier Munibe ikastolak antolatutako lehiaketa DBH mailako ikasleei zuzenduta dago

Iazko bertso paper lehiaketako saridunak.argazkia: utzitakoa

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Bertsolaritza suspertu eta hedatzea helburutzat duen XVII. Bertso Paper lehiaketa antolatu dute Xabier Munibe ikastolako Indarlan eta Udaberri guraso elkarteek. Lehiaketa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago eta gaia eta neurria libreak izango dira.

Parte hartu nahi dutenek maia-tzaren 19a baino lehen bidali beharko dituzte lanak, Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako helbidera: XVI. Bertso Paper lehiaketa, Estrada auzoa 115, 75. Posta Kutxa, 20720 Azkoitia edota xabiermunibebertsoak@gmail.com helbide elektronikora.

Guztira lau eta sei bertso artean idatzi beharko dira eta kartazalaren gainean bertsoen gaia, goitizena eta zikloa adierazi behar dira, barruan, aldiz, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, ikastetxearen izena eta jaiotze egunak. Epaimahaia Indarlan eta Udaberri elkarteen kideek, bi bertsolarik eta irakasle batek osatuko dute eta sarituen berri maiatzaren 26an emango dute.

Bi maila desberdinduko dira, eta ziklo bakoitzeko irabazleek sari berdinak jasoko dituzte. Lehenengoek, 125 euro jasoko dituzte; bigarren sailkatuek, 100 euro; hirugarrenek, 75; laugarrenek, 50 eta, azkenik, Azkoitiko onenari 100 euro emango dizkiote. Sariak maiatzaren 29an banatuko dituzte Xabier Munibe ikastetxeak antolatutako bertso jaialdiaren baitan. Ekitaldia Azkoitiko Baztartxo aretoan egingo da 15.00etan. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |