|

Donostia. Itziar Zamora eta Jexuxmai Lopetegi arituko dira datorren astelehenean Larrotxene kultur etxean, Intxaurrondoko Izbe auzo elkarteak antolatutako Lagunekin kantari egitasmoaren baitan. Zamora eta Lopetegi Etxekoekin kantari jardunaldia eskainiko dute. "Hasieran haiek kantatuko dute jendearentzat eta ondoren jendeak hartuko du parte", aipatu du Joserra Beloki, Izbe elkarteko kideak. Hitzordua, arratsaldeko 20.00etan izango da eta sarrera doan. Itziar Zamora Intxaurrondo kantuz ekitaldiaren gidatzailea da. "Aurten Jexuxmai Lopetegirekin, Akelarre taldean aritu zenarekin abestuko du" azaldu du. Maiatzaren 23an, egitasmoa bukatuko da kantu jira batekin. Bertan, nahi duenak hartu dezake parte 20.00etatik aurrera. "Abesti herrikoiak kantatuko ditugu, batzuk tradizionalak eta beste batzuk orain dela gutxi idatzitakoak", esan du Belokik. 22.00etan kantu afaria egingo dute Artzak Ortzeok elkartean. Txartelak salgai daude 15 eurotan. >a.j.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |