|

Hainbat herritar 2007ko Isidro Deunaren eguneko prozesioan, Eibarko txistulariak aurretik doazela.Argazkia: J.L.
Eibar. Eguraldiak laguntzen badu, eskualdeko baserritar ugari elkartuko dira bihar Eibarko Arrate auzoan Isidro Deunaren eguna jaigiroan ospatzeko.
Debabarreneko Landa Garapen elkarteak, Kantabria jatetxearen eta eskualdeko udalen laguntzarekin antolatutako egitaraua 11.00etan jarriko da abian, ohitura denez, Arrateko santutegian egingo duten meza batekin.
Ekitaldi horretan, Sorkunde eta Ion trikitilariak arituko dira, Narbaiza, Lizarreta eta Ziarda bertsolariekin batera, hain zuzen ere.
Ondoren, Isidro Deunaren prozesioa izango da Eibarko Usartza taldeko txistulariekin eta, nola ez, ezinbesteko aurreskua Kezka dantza taldeko lagunen eskutik.
Aukera ugari Erlijioarekin lotutako ekimenak amaituta, Arrateko eremuaren ingurura hurbildutakoek mota askotariko aukerak izango dituzte jai giroan murgiltzeko.
Hasteko, Getariako txakolina, bailarako gazta, ogia eta aire librean hazitako basatxerri ezaugarria duten txerrikien dastaketa izango da elizako arkupetan.
Indarrak berreskuratu ondoren, San Isidroetako VI. aizkolari txapelketa jokatuko da Arrateko zelaietan, 12.30etik aurrera.
Bertan, Arria V - Zelai II; Lopez Azpilikueta - Flores; eta Bihurri - Mindegia aizkolarien bikoteak arituko dira lehian. Proba horrek irauten duen bitartean, tartekaturik, Ioseba Ostolaza, Landerbide eta Maria Jose Sardon harri jasotzaileen erakustaldia izango da.
Herri kirolak amaituta, eskualdeko baserritarrek anaiarteko bazkaria egingo dute Kantabria jatetxean.
Bazkalostean, Debabarreneko sei herrietako aitona-amona nagusienei opariak banatuko zaizkie eta sari baten zozketa egingo da.
Jarraian, bertsolarien eta trikitilarien beste agerraldi bat izango da eta Isidro Deunaren Eguneko ekitaldiekin amaitzeko idi demak.
Proba horiek 17.30ean hasiko dira, Elgoibarko Soarte, Eibarko Mendigoitxi eta Itziarko Ixama baserrietako ordezkarien partaidetzarekin.
Azkenik, txanpan eta ardo botilen kaja bana zozkatuko dituzte.
Jaieguna Olatzen Mutrikuko Olatz nekazal auzoko bizilagunek ere, Isidro Deunaren Eguna ospatuko dute bihar. Hori dela eta, 12.30ean meza izango da eta horren ondoren anaiarteko bazkaria.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |