Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

TAO txartelak dituzten bizilagunei Bentan gauez aparkatzen utziko diete

igande honetan jarriko dumartxan neurri berezi hau hondarribiko udalak

Astean zehar, 20.00tatik 8.00etara, doan erabili ahal izango da orain arte "ia hutsik" egon ohi zen eremua

Bentako aparkalekua, ia hutsik, atzo arratsaldean.argazkia: x.s.

xabier sagarzazu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

hondarribia. Igande honetatik aurrera, TAO txartelak dauzkaten Portu auzoko bizilagunek, Hondarribiko Benta Zaharreko aparkalekua doan erabili ahal izango dute gauetan, igandetik ostegunera, 20.00etatik 8.00tarako ordutegian.

Azken egunetan, Udalak eskuti-tzak igorri dizkie 20, 23 eta 43 zenbakietako TAO txartelak dituzten bizilagunei xehetasun guztien berri emateko. Gutunak dagoeneko iristen hasi direnez, neurri berezi honi buruzko informazioa publikoari zabaltzea erabaki dute, Udalak komunikabideei atzo bertan igorritako ohar baten bitartez.

bizilagunak kexu ziren Bertan, Juan Maria Altuna, Hiri Segurtasunerako zinegotziak, astean zehar Bentan aparkatzea baimentzearen arrazoiak azaldu zituen: "Portuko bizilagunak kexu genituen, aste egunetan, gauetan, TAOko zonaldean lekua lortzea zaila izaten delako alde batetik eta, bestetik, Bentako aparkalekua, non bizilagunek orain arte prezio murriztu eta berezia zeukaten, ia hutsik egon ohi delako".

Bizilagunek Bentan aparkatzea doan igandetik ostegunera bakarrik zergatik izango den ere azaldu zuen Juan Maria Altunak. Izan ere, Udalaren hitzetan, "neurri honekin, bizilagunek erraz aparkatu ahal izango dute hirian bisitari gutxien dauden egunetan eta ordutegi komertzialetatik kanpo, hau da, igandetatik ostiral goizetara arte, gauez".

Ostiral eta larunbat gauetan jende asko etorri ohi da Hondarribira eta bereziki, erdigunera. Horregatik, egun horietan, orain arte bezala, "bizilagunek TAO zonaldean aparkatu ahal izango dute lekua dagoen heinean eta baita Benta erabili ere, orain arteko gauetako prezio bereziarekin", azaldu zuen Juan Maria Altunak.

egun bereziak Igande honetan martxan jarriko den neurria TAO sasoi osorako baliogarri izan da. Hala ere, Udalak zenbait jai egun eta bezperatan bertan behera utziko du doan aparkatzeko aukera hau.

Egun horiek honakoak dira: ekainaren 29 eta 30a; uztailaren 17, 24, 30 eta 31a, eta abuztuaren 14a.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |