Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gipuzkoa      Euskadi      España/Mundo

Amona, Wii-ko mandoa utziko?

Teknologia berriak ia guztien eskura daude egun, eta guztientzat erabilgarri izan daitezkeela frogatzeko, 50 urtetik gorakoei zuzendutako barnetegi teknologikoa antolatu du SPRIk Urretxun. Bi egunetan, hamabi lagunek GPSa, Wiia eta MP3ak erabiltzen ikasi dute

Bi parte-hartzaile, GPSa eskuan eta mendira irteteko prest, atzo, Urretxun.argazkiak: gorka estrada

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

"O RDENADOREA hor zegoen, baina duela hilabete ba-tzuk arte, ikutu ere ez nuen egin!" Marisol Elortegiren alaba Mexikora joan zen, eta orduan konturatu zen berarekin hitz egin nahi bazuen, ordenadorea piztu eta korreo elektronikoa erabiltzen ikasi beharko zuela. Azpeitiko KZgunean ikastaro batean eman zuen izena 63 urtekin eta aste honetan, "asko pentsatu gabe", Urretxun antolatutako barnetegian izan da teknologia berriak ezagutzen.

Bigarren urtea da Interneten Egunaren aitzakiarekin (larunbatean ospatuko da) SPRIk (Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua) eta Eusko Jaurlari-tzak barnetegi teknologiko hau antolatzen dutela, 50 urtetik gorakoei zuzenduta bi egunetan teknologia berrienganako beldurra kendu eta haiek erabiltzen ikasteko, oinarrizko kontzeptuetan behin-tzat. Iaz Araban egin zuten lehen edizioa eta aurten Urretxuko Santa Kutz nekazal turismoan pasa dituzte astelehen eta asteartea Elortegik eta beste hamaika lagunek, gipuzkoarrak eta bizkaitarrak guztiak.

Astelehen arratsaldean heldu ziren barnetegira eta, lehen klase teoriko baten ondoren, jolasean aritzeko ordua heldu zitzaien. "Lehenengo gauza, afaria eska-tzeko ere aparatu txiki batean markatu genuen nahi genuena eta zuzenean sukaldera heltzen zen eskatutakoa", kontatu zuen atzo Lourdes Bartolomék, Bilbotik etorritako 64 urteko emakumeak.

Ondoren, argazki kamera digitalak erabiltzen ikasi zuten, MP3 batekin praktikatzen aritu ziren, i-pod eta agenda elektronikoekin fitxeroak pasatzen eta mugikorretako argazki eta sintoniak ere batak besteari bluetootharen bidez bidaltzen. Izan ere, barnetegiaren helburuetako bat eguneroko bizitzan inguruan dituzten makinak ezagutaraztea zen, eta haientzat ere praktikoak izango direla erakustea. Eta, nola ez, jolastu ere jolastu zuten: Wii kontsola berriaren mandoarekin besoaren mugimendua imitatu eta telebistan ikusten zituzten boloak botatzen saiatu ziren, besteak beste.

aparatu berriak: gps-a

Ibilaldia ermitara

Atzoko eskola teorikoen ondoren, eguraldi ona aprobetxatu eta Santa Barbara baselizara irteera egin zuten. Hori bai, berriz ere gps bat eskuan eta haren laguntzarekin bidea bilatuz. Izan ere, parte-har-tzaile batzuk mendizaleak ere badira eta eguneroko bizitzan erabilgarri izango dute aparatua. Irakasleekin egin zuten ibilaldia, baina galdera gutxi batzuren ondoren jada moldatzen ziren gps ak zioena interpretatzeko. "Marra urdina ikusten da eta aurrera goazela nola mugitzen den ere ikusten da", aipatu zuen Lourdes Bartolomék.

Bere kasuan, administrazio lanetan aritzen zen jubilatu aurretik eta ordenadoreekin lan egitea tokatu zitzaion: "Baina justu guk erabili behar genituen programak erakutsi zizkiguten eta listo". Horregatik, aurrejubilazioaren ondoren hasi zituen KZguneko ikastaroak, ordenadore batekin, mobilarekin eta argazki kamera digital batekin egin daitezkeen mila gauzetatik batzuk behintzat ezagutzeko.

"Azaltzen diguten guztitik %10 edo ulertzen badugu, nahikoa! Ikastaroa pixka bat handiegia da guretzat!", aipatu zuen Marilolo Irastorza 66 urteko tolosarrak, hori bai, mendian gora eta gps a eskuan, hori behintzat guztiz kontrolpean zeukala: "Lehenengo aldia da erabiltzen dudala", aitortu zuen. Hala ere, eta nahiz eta gauza guztiak ez ulertu, lehenagotik ere bazuen "kuriosidadea" handitu egin zaio egun hauetan. "Gero eta gehiago jakin eta gero eta gehiago ikasi nahi duzu", komentatu zuen.

hemendik aurrera

Ikastaro gehiago

Etxekoandrea da Irastorza, Elortegi bezala, eta biak bat etorri ziren etxera bueltan KZgunean hurrengo ikastaroan izena emango dutela: "Ikaragarriak dira ordenadore batekin edo makina txiki batekin egin daitezkeen gauza guztiak", aipatu zuen azpeitiarrak. Beharrak bultzatuta, baina inork gutxik asmatuko zuen duela hilabete batzuk posta elektronikoa eta argazkiak e-mailez bidaltzeko lortutako erraztasuna.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
esaldiak
LAS FRASES
"Azaltzen digutenetik %10 edo ulertuko dugu, baina ikasten jarraitzeko kuriositatea piztu digu"  marilolo irastorza .  Urretxuko barnetegian parte-hartzailea
"Ordenadorea ikutu ere ez nuen egin duela gutxi arte; baina alaba Mexikora joan zen"  Marisol Elortegi .  Urretxuko barnetegian parte-hartzailea
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |