Diario de Noticias de Gipuzkoa

Cultura      Ocio      Cartelera      Comunicación      Televisión      Pdf

Maixabel Lasari elkarrizketa aste hontako 'kalakan'

Bikote bananduen umeen zainketa partekatuari buruz eztabaidatuko dute ondoren

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

donostia. Xabier Euzkitzek Maixabel Lasa Juan Mari Jauregiren alarguna eta egun Jaurlaritzako Biktimen Arretarako Zuzendaritzako arduraduna, elkarrizketatuko du asteazken honetako Kalakan , 22.00etatik aurrera, ETB-1en. Izan ere, terrorismoaren biktimei omenaldi handia egingo zaie hurrengo igandean. Inoiz baino biktima gehiago batu nahi du Kursaalean ospatuko den ekitaldi honek eta, hori aitzakia hartuta, biktimen egoeraz eta beharrizanetaz arituko dira.

Ondoren, guraso bananduek egun seme-alaben zaintzarekin dituzten arazoak plazaratuko dituzte "Kalaka"ko mahaian. Adostasunik gabeko banaketetan, epaileak amari ematen dio umeen zaintza dibortzioen %96an. Horregatik, aita asko kexu dira beraien papera baztertuta gelditzen delako. Zaintza partekatuaren egokieraz mintzatuko dira Markos Zapiain filosofo kontenplalaria, Arantxa Urretabizkaia idazlea, Benoit Etxeberri Euskosareko Iparraldeko arduraduna, Jose Andres Etxebarria itzultzailea, Amaia Zabaleta abokatua, Manu Maritxalar kirol-esataria eta Mirari Bergara Kidetzako gizarte langilea.

Gainera, Lierni Agirrezabalak osatutako erreportajean bi aita bananduen egoera ezagutzera emango dute. >n.g.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |