Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Zarauzko pilota sailak irakasle izateko ikastaroa eskainiko du larunbatetik aurrera

eskola teorikoetan izena ematekokirol elkartera jo beharko da

Partaideek modalitate guztiak landuko dituzte eta aurrerago praktikan jartzea dute helburu antolatzaileek

Gazte batzuk pilotan jolasten Zarauzko frontoi txikian.argazkia: a.l.

ainara lozano enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zarautz. Zarautz Kirol Elkarteko pilota sailak ikastaro berri bati ekingo dio larunbatean. Ikastaro horren helburua, jendea pilota mundura erakarri eta irakasle izateko formakuntza saioak eskain-tzea da.

Ikastaroak larunbat goizetan izango dira, lau orduko iraupena izango dute eta bost larunbatez jarraian eskainiko ditu eskolak federakun-tzako teknikaria den Igor Gutierrezek. Gainera, eskolak doakoak izango dira.

Guztira 20 orduko iraupena izango du pilotako irakasle izateko ikastaroak eta eskolak teorikoak izango diren arren, aurrerago, denboraldi berriarekin bat, beste ikastaro bat egingo dute Pilota saileko kideek. Teoria eskoletan ikasitakoari jarraipena ematea izango dute helburu, guztia praktikan jarriz.

modalitate guztiak Pilota saileko modalitate guztiak landuko dituzte ikastaroan izena ematen dutenek. Honela, esku pilota, pala edo erremintaren oinarriak ikasiko dituzte. Pilota saileko arduradunek herritar guztiak animatu nahi dituzte ikastaroan parte hartzera. Bai guraso, irakasle, begirale nahiz pilotazale orori zuzendutako eskolak izango dira.

Ikastaroan izena emateko, Zarautz Kirol Elkarteko egoitzara gerturatu beharko dute interesatuek. Nahiago duenak, 943 831463 telefono zenbakira deitu dezake edo zke-cdz@zarautz.com helbide elektronikora idatzi. Kirol elkartearen ordutegia ondokoa da: astelehenetik ostegunera, 10.00etatik 13.30era eta 17.00etatik 19.00etara eta ostiraletan, 9.00etatik 14.30era.

Pilota saileko kideek azaldu dutenez, nabarmen handitu da aurten atala eta sekzioko partaide eta aldi berean bultzatzaile gehiago eskuratu ditu. Batzorde berria ere osatu dute: Pablo Etxeberria (pilota), Josu Gesalaga eta Aitor Bidezabal (esku-pilota), Aitor Landa eta Itxaso (erreminta), Patxi (epailea), Patri (eskolarteko esku-pilota), Boni (eskolarteko erreminta) eta Manu Urbieta (koordinatzailea).

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
REAL SOCIEDAD
La Real se mide al Zaragoza sin Aranburu ni los últimos fichajes
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |