Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Ur eta hondakinen sentsibilizazioa landuko du Azpeitiak

herriko ikastetxeetan tailerrakegingo dituzte Lehen Hezkuntzako ikasleekin

Ingurumen Astearen baitan, bigarren eskuko eta bidezko merkataritza azokak antolatu dituzte ostiralerako

Gizon batzuk bigarren eskuko azokan jarritako saltoki bati begira.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azpeitia. Herritarren ingurumenarekiko kontzientzia pizteko jarduerak antolatu ditu Azpeitiko Udalak. Ingurumen Astearen baitan ikasleentzat tailerrak antolatuko dituzte eta ostiraleko bigarren eskuko azoka eta bidezko merkataritza gunearekin amaituko da aurtengo Agenda 21 egitasmoa. Aste honetan zehar, ura eta hondakinen inguruan gogoeta egiteko aukera izango da, beraz.

"Ikasturte honetan zehar 1.446 ikaslek uraren gaia landu dute Eskolako Agenda 21ean. Egitasmoa borobiltzeko, uraren inguruko tailerrak egingo dituzte Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako haurrek. Besteak beste, Antzarraren jokoaz gozatu ahal izango dute eta froga desberdinen bidez arazoak planteatuko dizkiete", azaldu zuen Izaskun Zeziagak, Azpeitiko Ingurumen teknikariak.

Ostiralean, berriz, bidezko merkataritza postua eta bigarren eskuko azokak jarriko dituzte enparantzan 17.00etatik 20.30era bitartean. Herriko misio taldeak bidezko merkataritza gunea ezarriko du eta gainontzeko postu guztiak bigarren eskukoak izango dira. "Dagoeneko 18 saltokik izena eman dute bertan parte hartzeko, lau gune Karmelo Etxegarai, Urola, Ikasberri eta Iraurgi ikastetxeenak izango dira. Arropak, jostailuak eta bestelako produktuak aurkitu ahal izango dira. Partikularrek ere ipiniko dute postua eta oraindik izena emateko aukera dago, horretarako, 943 670249 telefono zenbakira deitu beharko da", esan zuen Zeziagak.

Bestalde, azokan sentsibilizazio ekitaldiak ere antolatu dituzte, batetik, hondakinen ingurukoak eta, bestetik, urarenak: "Mota guztietako ontziak jarriko dituzte kaxa batean hondakinak nahastuta eta jendeari hauek sailkatzeko gonbitea luzatuko diegu eta, bestetik, beste gune edo stand txiki bat egongo da uraren erabilpena murrizteko erabiltzen diren tresnen erakusketa jartzeko", aurreratu zuen teknikariak. Horrez gain, uraren erabilpena murrizteko dauden neurrien informazioa eta kontsumoa murrizteko aireztatzaileak banatuko dituzte.

Aurreko urteetan egin bezala, zozketa bereziak ere egingo dituzte ostiral arratsaldean eta 12 euroko bost erosketa txartel zozkatuko dituzte.

DBH mailakoak irailean Iraileko hirugarren astean herriko ibaiak garbitzeko kanpaina berria jarriko du abian Azpeitiko ingurumen sailak: "Ekimen hau Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta egongo da. Orain egitea izango litzateke hoberena, baina data oso txarrak dira beraientzako azterketak direla eta, horregatik, uda ondorenera itxaron behar izan dugu", adierazi zuen Zeziagak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Izazkun Zeziaga teknikariak aurreratu zuenez, 18 saltokik eman dute izena ostiralerako
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |