|

Oiartzun. Gaur hasiko du Udalak oiartzuarrek hedabideak aukera-tzerakoan zein ohitura dituzten azalduko duen ikerketa, telefono bidez herritarren artean egingo duten inkestarekin. Bereziki, Oiar-tzun Irratia k duen entzule kopurua, mota eta gustuak dira aztertuko direnak. Horrekin batera, Oiartzun Irratia ri baliagarria izan dakiokeen bestelako informazioa eskuratuko dute (zein irratsaio dituzten entzuleek gustuko, zertan hobetuko luketen irratia,...).
Udaleko Euskara zerbitzuak beharrezkotzat jo du entzuleen neurketa berri bat egitea, azkenekoa duela sei urte egin baitzen. Lehen aipatutako helburuez gain, beste hainbat galdera egingo dira komunikabideak (euskarazkoak bereziki) kontsumitzeko ohituren inguruan (prentsa idatziaz, telebistaz, udaleko komunikazio tresnak, Internet…).
Gaurtik hasita, 15 egunetan zehar 700 bat dei egingo dira zoriz hautatutako etxeetara. Udaleko Euskara zerbitzuak herritarrei inkesta honetan laguntzeko eta inkesta-tzaileei harrera ona egin eta hauek egindako galdera errazei erantzuteko eskaera egin die. >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |