Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Arkakako arrantza eskola Uraren Interpretazio Zentroak kudeatuko du

orain arte Zaldibia ko gaztelu elkarteak izan du bere gain barrutiaren ardura

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

zaldibia. Zaldibiako Uraren Interpretazio Zentroak Arkakako arran-tza eskola kudeatuko du orain. Gaur egunera arte Zaldibiako Gaztelu ehiza eta arrantza elkartea izan da eskola barrutiaren arduraduna, Gipuzkoako Arrantza Federazioarekin batera. Hemendik aurrera, ordea, Arkakako Uraren Interpretazio Zentroak duen eskaintzaz baliatuz kudeatuko da honakoa.

2007an Zaldibiako Arrese jatetxean egiten ziren arrantzarako beharrezko baimenak. Orain, ordea, Arkaka Uraren Interpretazio Zentroak ere egingo du lan hau.

Arkakan federatu zein federatu gabeek egin ahal izango dute arrantza, beharrezko kuotak ordainduz. Helduek 4 euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek berriz, euro bakarra. Federatu gabeen kasuan, helduek eta haurrek 20 euro ordaindu beharko dituzte.

Arrantza eskolan egin daitekeen arrantza modalitatea heriotzik gabekoa da, beraz, arrantzatzen diren amuarrainak harrapatu bezain pronto uretara bota behar dira derrigor.

Uraren Interpretazio Zentroa asteburuetan soilik zabaltzen dutenez, gainontzeko egunetan arrantza egin nahiko lukeen edonork aurreko larunbat, igande edo jai egunean hartu beharko lituzke arrantza egin ahal izateko baimenak. Ordutegia, 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara izango da.

Eremu honetan baimenik gabe arrantzan aritzen diren guztiek isuna jasoko dute Gipuzkoako Foru Aldundiko zaindarien eskutik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Arkaka Uraren Interpretazio Zentrora jo daiteke asteburu eta jai egunetan edo astean zehar 690 055892 telefono zenbakira deitu edo aralarpn@arazi.com helbide elektronikora idatzi ahal izango da. >a.a.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
DEPORTESFútbol
REAL SOCIEDAD
La Real se mide al Zaragoza sin Aranburu ni los últimos fichajes
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Arrantzan egin ahal izateko baimenak asteburu edo jai egunetan jaso ahal izango dira bertan
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |