Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Mendarotarrek Trinitate jaiak ospatuko dituzte larunbatetik aurrera

Aurtengo festak amaitzeko herri bazkaria eta afaria izango dira datorren astelehenean

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Mendaro. Mendaroko bizilagunek Trinitate jaiak ospatuko dituzte hurrengo asteburuan.

Jai batzordeak antolatutako egitaraua larunbatean hasiko da, ohitura denez, 17.00etan izango den kanpai errepika, txapligu jaurtiketa eta zuhaitza jasotzeko ekitaldiarekin.

Egitarauak igandean jarraituko du. Hasteko, herriko txistularien kalejira izango da 10.00etan eta 11.30ean Mendaroko abesbatzak abestutako Meza Nagusia Trinidadeko baselizan. Meza amaierakoan, abesbatzaren kontzertua, txistulari eta trikitilarien emanaldia eta herri kirolak izango dira.

Mendaroko Trinitate jaiak astelehenean amaituko dira. 11.00etan meza izango da Trinidadeko baselizan eta ordubete beranduago ikastolako haurren bertso saioa.

Ondoren, Laja eta Landakanda trikitilariekin hamaiketako umoretsua egongo da eta 14.30ean herri bazkaria Toki Alai jatetxean. Azkenik, herri afaria izango da Aizpe elkartean, Laja eta Landakanda trikitilariekin eta bertsolariekin. >J.L.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |