|

Hernani. Gaurtik aurrera, udaletxe aurreko plazan autoak aparkatzeko aukera izango da hileta elizkizunak diren egunetan. Erabaki horrekin, hileta egunetan Hernaniko erdigunean aparkatzeko izan ohi diren arazoei konponbidea eman nahi zaie.
Herritarren eskariari erantzunez, hileta elizkizunak diren egunetan Gudarien plazan autoak aparkatzea baimenduko du Hernaniko Udalak aurrerantzean. Egun horietan erdigunean aparkatzea ia ezinezkoa izaten dela kontutan izanik, plaza aparkaleku moduan erabili ahal izatea eskatu zuen herritar talde batek. Gaia aztertu ondoren, udal agintarien erantzuna baiezkoa izan da, beti ere baimen mugatua izango dela eta errespetatzen ez duenari isuna jarriko zaiola ohartaraziz.
Hortaz, eta gauzak errazte aldera, gaurtik aurrera hiletak dauden egunetan, 18.45etik 20.00etara, plazan aparkatu ahal izango da, sartu eta eskubitara, udaletxe eta eliza atariko aldea libre utziz. 20.00etatik aurrera autoren bat bertan gera-tzen bada isuna jarriko zaio. Aparkatu ahal izango den auto kopurua mugatua izango da eta ez da egongo guztientzako tokia, baina hartutako erabakia lagungarria izango dela pentsatzen dute udal ordezkariek
Aukera hori izango dela aditzera ematearekin batera, arauak errespetatzen ez dituztenekin zorrotz jokatuko dutela jakinarazi dute Udaleko arduradunek. >A.I.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |