Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

'Sendabelarren erabilera Hondarribian' liburua aurkeztu zuten atzo udaletxean

pedro sagarzazu 'tximista'ren ezagupenakjaso ditu pio perez eta jose mari iraola zenaren lanak

Pedro Sagarzazu.argazkia: x.s.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

hondarribia.Sendabelarren erabilera Hondarribian izeneko liburua atzo arratsaldean aurkeztu zuten udaletxeko areto nagusian.

Liburu honen egileak Pio Perez Aldasoro eta duela gutxi hil zen Jose Mari Iraola dira eta, bertan, Pedro Sagarzazu Tximista , 83 urteko hondarribiarrak sendabelarren inguruan daukan jakinduria biltzeko asmoa islatu da.

helburu bikoitza Atzo eguerdian komunikabideentzako egin zen aurkezpenean, Pio Perez Aldasorok euskaraz eta gazteleraz argitaratu den liburu honen atzean "bi helburu nagusi" daudela esan zuen.

"Lehenengoa, sendabelarren eta hauen aplikazioen atzetik dagoen unibertso kulturala berreskuratu eta gordetzea da, lehen jakinduria hau belaunaldiz belaunaldi pasatzen bazen ere, gaur egun galtzeko zorian aurkitzen baita", esan zuen egileak.

Gainera, Hondarribian gehien erabiltzen diren 25 sendabelarrak bildu eta gaixotasun eta gaitz arruntenak sendatzeko aholkuak jasotzen dituen liburu honen atzean, "Pedro Sagarzazu Tximista ri eta berak bezala sendabelarren inguruko jakinduria hau gorde duten guztiei omenaldia egiteko asmoa ere badago", esan zuen Pio Perez Aldasorok.

kimikarik gabea Pedro Sagarzazu Tximista bera pozik azaldu zen liburu hau argitaratu dela eta. "Bertan, nik neure kabuz ikasitakoak zein beste askorengandik jasotako ezagupenak biltzen dira, erremedio natural eta kimikarik gabeak, inongo gaizkirik egiten ez dutenak", esan zuen Tximista bezala ezaguna den hondarribiarrak.

Honek zein Pio Perezek eta baita Gregorio Berrotaran Nekazaritza zinegotziak oroimen berezia izan zuten "liburuaren bultzatzaile nagusi" izan zen Jose Mari Iraolarentzat.

Sendabelarren erabilera Hondarribian 10 eurotan dago salgai hiriko liburu dendetan. >x.s.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
POLÍTICAEuskadi
FRANQUISMO
Aún perduran en calles y paredes los símbolos de la dictadura
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |