Diario de Noticias de Gipuzkoa

Buruztanka

Han eta hemen

por estitxu fernandez enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

a
RRATIAN nintzen larunbatean, jende berriagaz ederto; igande goizean-goizik Beran eta eguerdirako Senperen. Aurten mendiz egin dugu etxetik Herri Urratserakoa, Arratian dioten moduan, "erronkeak bakarrik ez dau balio, eta fatukeriarik ez, gero!". Berako Maletetik, Larun azpiraino goitu, hango lepotik tontorrera egin beharrean bertze aldera pasa, Donibane Lohitzuneko bista erogarriak begien parean magalez-magal Azkaineraino beheititu eta han, bezperan Irujori dotore irabazten ikusi genuen Gonzalezekin kasualidadez topo egin partez (kasualidade handia zatekeen), tren ttipiaren esperoan zen solas frantseseko jendeari agur erran, Donostia-Baiona-Donostia karrera zikloturistako txirrindulariei esku zarta bat edo bertze jo, azken malda goituta azken kaxkoan hamaiketakoa egin, baten batek hamaiketako makrobiotikoa, hori posible bada, txorixo eta urdaizpikorik gabeko mendiko otordurik imajinatzea zaila baita arras eta hamaiketakoa berriz, a ze gauza gauza ederra, mendian ederragoa, asmatu zuenari bortzekoa. Horixe bada, hamaiketakoarekin indarrak bildu eta Beratik abiatu eta bortz orenen buruan Senperen ginen, aintziran hondarrerako, hondarretan txistorra ogitartekoa janez. The Uski's taldearekin "lanerako, biharrerako, ez, hori ez, parrandarako, gaupasarako, bai, hori bai" kantatu, katxi batzuk hartu eta xarmanki, lagunok, xarmanki pasatu genuen eguna! Baztan-Bidasoa area bataiatu berrian utzi genituen gure hondar txartelak eta bota hondar altxaferoak bortziritar eta baztandar batek baino gehiagok. Eta akitu, baztandarrak tartean direlarik akitzen ahal den tokirik hoberenean akitu genuen eguna, Baztango erreserba autentikoan, Erra-tzun, Zubi Puntan taloa janez. Astehondar konpletoa, Arratian hasi, Herri Urratsen segi eta Erratzun buka. Gaur Kontxan egin dut laster, sekula baino politago zegoela iruditu zait.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
TÍTERES
El Centro Internacional del Títere de Tolosa prevé abrir sus puertas en 2009
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |