|

Iazko Mirandaola eguneko antzerki saioan parte hartu zuten Domingo Agirre ikastetxeko haurrak.argazkia: karlos corbella
legazpi. Legazpiarrek jaietako azken eguna ospatuko dute gaur. Ohiturari jarraituz, Mirandaola egunarekin bukatutako dira festak. Jai eguna 9.00etan hasi eta iluntzean amaituko da, erromeriara joandako legazpiarrak herrira itzultzen direnean.
Hasteko, txistulari taldearen goiz deia izango da. Ondoren, 10.30ean, Gurutze deunaren erlikia Mirandaolako elizara itzuliko da. Ekitaldi honetan txistulariek, dan-tzariek eta udalbatzak parte hartuko du. 11.00etan meza nagusia izango da. Bertan aurten 50 urte bete eta Olaria saria jaso duen Santikutz abesbatzak parte hartuko du.
Meza bukatzen denean, olagizonek hartuko dute protagonismoa. Ongi etorria egingo zaie eta Ezpata Dantza dantzatuko da. Eguerdian ola martxan jarri eta horrenbestez erromeria hasiko da. Bertsolariek, dantzari gazteek, trikitilariek eta txistulariek parte hartuko dute.
Horretaz gain, Domingo Agirre ikastetxeko ikasleek antzerki saioa eskainiko dute. Bazkari herrikoia ere izango da. Herritarrak 18.30ean itzuliko dira herrira, Urolatarrak txarangakoek lagunduta. Buruhandiak eta erraldoiak Bikuñan zain izango dituzte.
Mirandaola egunak gero eta arrakasta handiagoa du. Garai batean goizez bakarrik ospatzen zen: prozesioa eta meza ziren ekitaldi nagusiak. Haztegikoek Iruñeko San Fermin ikastolakoak dantza egitera gonbidatzen zituzten garaia ere pasa da. Duela 15 bat urte, berriz, Udalak festa indar-tzea eta egun osora luzatzea erabaki zuen. Ordutik, gero eta jende gehiagok parte hartzen du eta erromeria sendotu egin da.
Aurtengo ekitaldia ere arrakastatsua izatea espero da. Gainera berezia izango da, Legazpi eta Seguraren arteko banantzearen laugarren mendeurrena gogoratuko baita. Horretarako, Domingo Agirre ikastetxeko ikasleek gaiari buruzko antzezlana eskainiko dute eguerdian. Antzerki saioa hasi aurretik eta ondoren Haztegi ikastolako ikasleek bertsoak abestuko dituzte eta hauetan ere mendeurrena gogoan izango da.
Domingo Agirre ikastetxeak aspalditik eskaintzen du antzerki saioa Mirandaola egunean. Orain arte bertako mirariari buruzko lana antzeztu dute, baina aurten Legazpi eta Seguraren elkartzeari eta banantzeari buruzkoa eskainiko dute.
Gidoia Marisol Santillan eta Juantxo Aztiria irakasleek prestatu dute. Gaztetxoek hiru eszena antzeztuko dituzte: bi herrien elkartzea, euren arteko liskarrak eta banantzea. Urtero bezala, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak igoko dira pilotalekuan jarriko den eskenatokira. An-tzezlanak 15 minutuko iraupena du eta hauek dira pertsonaiak: aguazila, eskribaua, zinpekoa, Segurako alkatea eta erregidorea, Martin Migelez apaiza, lau herritar, bi olagizon eta Martin Zabaleta, Legazpiko lehen alkatea.
Pertsonaia hauen guztien azalean jarriko diren haurrek duela lau mendeko arropen kopiak jantziko dituzte. Jantzi hauek guztiak Legazpi, 400 urtez aske batzordeak eskatuta egin dira eta aurtengo Inauterietan estreinatu dira. Orduan ere Domingo Agirre ikastetxeko haurrek jantzi zituzten, mendeurrenari buruzko konpartsa prestatu baitzuten.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |