Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Dantzari Txiki egunak 250 haur inguru bilduko ditu gaur Azkoitian

Donostiako, Errenteriako eta Oñatiko umeekere parte hartuko dute egun guztiko egitasmoan

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Dantzak eta musikak herriko kaleak hartuko ditu gaur egun guztian zehar Azkoitiko XXXIV. Dantzari Txiki Egunean. Guztira, Gipuzkoa osoko 250 haur inguru bilduko dira eta goizetik hasita, emanaldi desberdinak eskainiko dituzte udalerriko kale eta plazetan.

Bizkargi musika eskolako dantza taldeaz eta Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeetako haurrek osatzen duten Kandiola taldeaz gain, Errenteriako Ereintza, Donostiako Ikasbide eta Oñatiko Oñatz elkarteek ere parte hartuko dute gaurko ekitaldian eta emanaldiz beteriko egitarau zabala prestatu dute.

Modu honetan, dantzari txiki eta ordezkari guztiak 10.45ean bilduko dira Intsausti jauregiko parkean eta ondoren, kalejira baten bitartez, Azkoitiko enparantzara joango dira. Plazan, antolatzaileek hamaiketakoa eskainiko diete partehar-tzaile guztiei. Eguerdian dantza desberdinen erakustaldia egingo dute eta jarraian bazkaltzera joango dira.

Etenik gabe Arratsaldean dantza alardea izango da enparantzan. 17.30ean hasiko den alarde honetan, dantzariek Agintariena eta Agurra dantzatuko dituzte. Makil Txiki Dantza eta Zinta Dantza egingo dituzte neskek eta mutilek, berriz, Txankarrekua , Jorrai Dantza eta Erromeria .

Azkenik, 250 dantzari txiki inguruak Julio Urkijo etorbidera abiatuko dira 18.30ean. Han dantzatu eta agur esango diete elkarri. >k.f.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |