|

Iazko edizioan parte hartu zuen talde bat.argazkia: k.f.
Azpeitia. Ekainaren 21ean eta 28an eta uztailaren 5ean jokatuko da Azpeitiko Emakumeen Futbol txapelketa. Ahalik eta neska gehienen partehartzea sustatzeko asmoz, antolatzaileek berrikuntza nabarmena sartu dute aurtengo edizioan. Honela, talde bakoitzaren helburuaren arabera, maila desberdinak antolatu dituzte.
"Gertatu izan da inoiz futbolean ibili ez direnak, futbolarien aurka jokatu behar izana, eta nahiz eta giroa ona izan, mailak orekatu beharrak daudela iruditzen zaigu. Horregatik, futbolean jakin eta txapelketa irabazi nahi dutenentzat Superliga maila jarri dugu eta kirola probatu nahi dutenentzat, berriz, Regionala . Neurri honekin, futbolean ez dakiten gehiago animatuko direla uste dugu", adierazi zuen antolatzaileetako bat den Alaitz Badiolak.
Parte hartu nahi duen talde bakoitzak izena ematerakoan erabaki beharko du egindako zein bi mailatan sartzen den, "nahiz eta, desberdintasun handiak nabarituz gero, aldaketak egiteko eskumena izango dugun", gaineratu zuen Badiolak.
Izena emateko azken eguna maia-tzaren 26a izango da. Horretarako, Azpeitiko Oiñatz, Zuhatz eta Orkatz tabernetara, Azkoitiko Zurt eta Dean, Zumaiako Metro, Zarautzeko Jantziber arropa dendara eta Orioko Unar tabernara joan beharko da. Aurreko urteetan egin bezala, talde bakoitzak 60 euro ordainduko ditu txapelketa jokatzeko.
"Lehenbiziko urtean 16 talde izan genituen guztira eta iaz, berriz, 17. Aurreko bi edizioetan izandako arrakasta ikusirik, berrikuntza gehiago izango dira aurten, txapelketako giroa bultzatzera eginak. Honela, partidak musikaz girotuta egongo dira hiru egunetan zehar eta ekainaren 28an, aldiz, triki-poteo az gozatu ahal izango dugu", aurreratu zuen antolatzaileak.
Bestalde, iazko egitasmoarekin jarraituz, aurten ere txapelketako kamisetak jarriko dira salgai. Kamiseta berriak laranja kolorekoak izango dira eta neurri desberdinekoak egingo dira. Antolatzaileei eskatzeaz gain, Garmendipe futbol zelaian izango den txapelketa egunetan erosteko aukera egongo da.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |