|

errenteria. Norbanakoak, kulturgintza, euskalgintza eta hezkun-tzako 40 bat pertsona eta talde esanguratsuak bildu ziren atzo eguerdian Errenteriako Esmalteria plaza ondoan berriki eratu den Egunkaria Batzordeari bere babesa erakusteko xedearekin.
Errenteriako Egunkaria Batzordearen helburu nagusiak Egunkaria auziaren bidegabekeria salatu, auzipetuei elkartasuna adierazi eta euskarazko prentsa babestea dira.
Dagoeneko Egunkaria Batzordea martxan da eta hala, maiatzaren 20rako hitzaldia antolatu dute Reina Aretoan 19.30ean. Bertan, Egunkaria auzia zertan den xehetasunez agertuko dute. Auzipetutako bi izango dira hizlarariak: Joan Mari Torrealdai eta Txema Auzmendi. Plataformak herritar guztiei hi-tzaldirako gonbitea luzatu die.
Prentsa ohar baten bidez adierazi dutenez, "bost urte pasatu dira Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Euskaldunon Egunkaria itxi zuela". "Eraso judizial hark izugarrizko lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian, bai eta Errenteria-Oreretan ere; baina jasotako elkartasuna eta gizartearen erantzuna tamaina berekoak izan ziren", argudiatu dute.
Gutenean azaldu dutenez, "Egunkaria auzia , ordea ez dago artxibatuta, epaiketaren zain baizik. Espainiako AVT eta Dignidad y Justicia elkarteek, herri akusazio gisa agertuta, Guardia Zibilaren txostenetako argudio guztiak bere egin eta espetxe zigor gogorrak eskatu dituzte auziko 12 auzipetuentzat: denera, 300 urtetik gorako kartzela zigorrak eta 234 milioi euro inguruko isunak".
Gogoratu dutenez, "hamabi auzipetu horien artean gainera, gure herriko bi bizilagun daude: Xabier Oleaga eta Joxe Mari Sors, espetxe eskaera altuekin". >a.m.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |