Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Egiaren bila justizia aldarrikatzeko

Oroituz taldea 2002an sortu zenetik, faxistek fusilatu eta desagertarazitako andoaindarrekin benetan gertatutakoa ezagutarazteko lanean dihardu lagun talde batek. Euren jo muga trinomio batean laburbiltzen da; egia, justizia eta erreparazioa

Joan den apirilaren 13an, errepublikaren urteurrenean, faxismoak fusilatutako andoaindarrei eginiko omenaldia.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

F axismoak fusilatutako bi errepublikarren gorpuak agertu ziren 2002 urtean Zaldibin. Andoaindarrak izan zitezkeen zurrumurrua zabaldu zen berehala eta, noski, 1936 eta 1939 artean desagertutako senideren bat izan zitekeenaren kezkak Andoaingo herritar asko asaldatu zituen. Aurkikuntza horrek lagun talde bat aktibatu zuela esan daiteke eta Oroituz elkartea sortu zen helburu argi batekin, hots, frankismoan desagertutako andoaindarrekin gertatutakoa gogoraraztea eta ezagutaraztea.

Ikerketen arabera, "inolako epaiketarik gabe eta euren idealak defenditzeagatik, errepublikarrak izateagatik azken finean, fusilatutako 22 andoaindarren gorpuak agertu dira baina jakin badakigu gutxienez beste 35 frentean hil zirela, gorpuak non dauden ez dakigun arren" diote Xabier Lasa eta Gotzon Garmendia Oroituzeko kideek. Zentzu horretan, "interes partidista eta politikoengatik gaia estali eta ahaztu nahi izan da konbibentziaren izenean baina arazoak konpondu gabe dirau 70 urteren ondoren", diote.

Jarraitu beharreko bidea trinomio batean laburbiltzen dute, "egia, justizia eta erreparazioa". Lehenari dagokionez, "zor historiko bat dago faxismoaren errepresio bortitza jasan zutenekin eta haien senideekin eta zauriak itxi gabe jarraitzen du. Benetan gertaturikoa jakin nahi dugu: nortzuk izan ziren eragileak, gorpuak non dauden, etab. Erantzun bila gabiltza" diote eta bilatze horretan instituzioen inplikazioa ezinbestekotzat jotzen dute "egin beharreko bidea luzea baita oraindik lurpean den errealitatea bistaratzeko". Bide horretan, ezinbestekotzat jotzen duten desagertu eta fusilatutako andoaindarren errolda egina dute.

Behin egia jakinda justizia aldarrikatzen dute. "Eragileak identifikatu eta epaitu behar dira eta, nola ez, genozidioa jasan zutenen zigorrak deuseztatu, deliturik egin gabe zigortuak izan baitziren". Ildo horretatik, Estatua bide judizialak irekitzera behartua dagoela uler-tzen dute.

Erreparazioa Arestian aipatutako trinomioaren ildotik, erreparazioa da aldarrikatzen duten hirugarren gaia, "erreparazio morala, soziala eta ekonomikoa". Erreparazio moralari dagokionez, "fusilatutakoen senideek oso barneratua dute beldurra eta hasiera batean mesfidan-tza handia agertzen dute, ez baitute ulertzen horren denbora luzean inork jaramonik egin ez izana eta orain norbaitek interesa agertzea", diote. Halere, eurek jasandakoa egoera berdinean diren beste batzuekin partekatzea mesedegarria dela adierazten dute.

Errekonozimendu sozialari dagokionez, gizartearen onarpena aldarrikatzen dute eta ekonomikoari dagokionez, "ez da gure lehentasuna baina faxismoak egindako desjabetzeak ere kontutan hartzekoak dira eta horretaz ere hitz egin behar da argi eta garbi". Zentzu horretan, memoria historikoaren legea "abiapuntu bat izan daiteke baina oso eskasa da eta iraingarria senideen-tzat" kritikatzen dute. Horren harira, "Estatuak baliabideak eskaini beharrean, egia bilatzearen prozesua senideen esku uzten da. Sententzia juridiko injustuak ez dira deuseztatzen horrek sekulako ondorioak lituzkeelako: desjabetzeak itzuli, salaketak egiteagatik aberastutakoei euren jabetzak kendu, etab". Horregatik, legeak ez duela arazoa konpontzen diote.

Etorkizunari begira, lanean jarrai-tzeko asmoa dute "instituzioek oztopoak besterik jartzen ez dizkiguten arren", eta sare sozial egonkor bat eratu nahi dute. Bestelako ekimenak ere badituzte buruan (aldizkaria, web orria, hilaren 22an Basteron izango den antzerkia,...).

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Faxismoak fusilatutako 22 andoaindarren gorpu agertu dira baina frentean hildako beste 35 falta dira oraindik
Memoria historikoaren legea "eskasa eta iraingarria" izateaz gain, ez duela arazoa konpontzen diote
Otras noticias
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |