
Parentesiak
goera jakinen aurrean esaldi ikasiak erabiltzeko ohituragatik, "honek ez du ez hankarik ez bururik" etorri izan zait ikuskizunaren aurrean. Baina zerbait izatekotan hankak ditu. Bururik ez. Zantzurik ere ez. Erabat desagertuta, zentzu guztietan. Argiago esateko: gure herrietako dendak bezerorik eta bizibiderik gabe uzten ari diren denda handi horietako baten ondotik igaro-tzen naiz egunero. Denda handiaren ondoan zaborrontzi handiak daude. Denda handia ireki baino lehen zaborrontzi horietako batek pertsona bat irentsi zuela uste izan nuen, zaborontzia oso era susmagarrian okertuta, eta handik kanpora bi pertsona hanka ikusi nituen lehendabizikoan. Zorionez zaborrontzia ez zen inor irensten ari. Pertsona ari zen, gorputz erdia baino gehiago barrura sartuta (eta goitik iristen ez zenez, sakoneraino heltzeko kontainerra bere aldera okertuta) han zer topatuko. Horregatik zituen ikuskizunak hankak bakarrik bistan, eta burua ezkutuan. Jada ez naiz harritzen. Gehiegitan ikusi dut hanka parea kontainerretik kanpora, barruan zer topatuko dabilen burua ezkutuan den bitartean. Eta topatzen dute. Eta asko. Itsusi egiten duen jatekoa atzekaldean bota, eta itsusi egiten duten herritarrek atzekaldean topatu. Handik oso gertu, gertuegi, udaletxe bateko buru-burutsuak zerbitzu berri bat martxan jartzekotan. Hiria bisitatzera datozen turistek, dendaz-denda egiten dituzten erosketen pisua sufritu beharrik izan ez dezaten, erosketa poltsa guztiak (zenbat tonelada?) hotelera eramango dizkien zerbitzua. Ez dakit zertan den. Ez dut gehiago jakin nahi izan. Tentatuta egon nintzen, "ez du ez bururik, ez hankarik" esateko berriz ere. Tentatuta baino gehiago, esan egin nuen. Eta kasu honetan, egoera honek zerbait izatekotan, burua izango luke; hankarik ez, behintzat, ze hankak izatera ez lukete arazorik izango erosketa poltsen zama beldurgarria hoteleraino garraiatzeko. Eta burua izatera, aldiz…
e
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |