Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Zumarragako Trikitixa non, festa han

Zumarragako Trikitixako kideak, 2004ko abenduan herriko Udalak eskaini zien omenaldian.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

U ROLA Garaiari eta bertako biztanleen bizipenei lotutako musika talderik bada, hori Zumarragako Trikitixa da. Festa non, Urteaga anaiak han. Herriak euren lan ona eskertzen jakin du eta dagoeneko hainbat omenaldi eskaini zaizkie. 2004ko abenduan, esaterako, euren omenezko eskultura inauguratu zen Eliz-Kalen eta Javier Ramosek eurei buruzko liburua aurkeztu zuen. Baina talde honen ekarpena eskualdetik haragokoa da. Hala, bihar 17.30etik aurrera Azkoitiko Martitte auzoan eskainiko zaie omenaldia.

Bi arrazoirengatik dute toki oso garrantzitsua trikitixaren historian: musika jotzeko modu bereziagatik eta urte gehien daraman familia izateagatik. Zumarragako Trikitixa 1920an jaio zen, Urteagatarren osaba zen Joxe Oriaren eskutik. Ahotsa lantzera eraman nahi izan zuten, baina berak trikitixarekin jarraitzea erabaki zuen. Bere iloba Migel Urteagak ahots bikaina zuela dio: "Trikitixa munduan en-tzun dudan onena zuen".

Joxe Oria panderojolea zen, baina normalean soinujoleak izaten duen protagonismoa zuen. Bera zen taldearen ardatza. Soinujole batek uzten zuenean, beste bat hartzen zuen; baina beti Zumarragako Trikitixa izenarekin ibili zen. Normalean alderantziz da: soinujolea da bikoteari izena ematen diona.

Hain zen handia Joxe Oriaren trikitiarekiko maitasuna, non hil arte panderoa jotzen jardun zuen eta Joxe, Inazio, Sebe eta Migel ilobak zaletu zituen. Joxe iloben etxean bizi zenez, Urteagatarrak trikitixa giroan hazi ziren. "Eutsi egin diogu. Azkenean betebeharra da, familian hasitakoa jarraitu nahia. Epeldetarrek ere tradizioari eutsi diote, baina ez da guk bezainbeste urte daraman familiarik", dio Mikel Alustiza Urteagatarren ilobak.

Hainbeste urtetan eutsi izanak ez ezik, beste hainbat gauzek ere egiten dute berezi Zumarragako Trikitixa. "Teknika aldetik ez gara sekulakoak izan, baina izaera eta trikitixa ulertzeko era berezia dugu. Izan ere, kaleko eta parrandako giroa bizi izan dugu beti. Joxek, berarekin ibili ziren soinujoleek eta nire osabek gauza asko egin zituzten: bik kantatzen zuten, trikitixa desberdina egiten zuten... Osaba Joxeren soinua jotzeko era berezia da, Azkoitiko eskolakoa ez zen Joxe Migel Ormazabalek erakutsi bai-tzion. Kantatzeko era ere berezia zen, taberna giroaren eraginez. Gainera, diskoak grabatu zituzten eta hori, garai hartan, oso gauza garrantzitsua zen".

Ordutik hona gauzak asko aldatu dira: erromeriek behera egin zuten eta, zenbait urtetan, gazteek ez zuten estimu handian izan trikitixa. Mikel Alustiza garai hartan irten zen lehenengoz plazara. "Nire garaian gazte batek panderoa jotzea ez zen hain normala. Nire adineko jendeari ez zitzaion buruan sartzen euren adineko batek panderoa jo-tzea, baina etxean beti hori ikusi nuenez, gustatu egiten zitzaidan eta aurrera jarraitu nuen. Zorionez, ordutik trikitixak gora egin du".

Mikelen ondoren, Garikoitz Lizarragak eta Kepa Urteagak, Joxeren bilobak eta Migelen semeak, soinua eta panderoa jotzen ikasi zuten. Hauen atzetik ere, ba omen datoz beste batzuk. "Orain arte ez dugu familia tradizioari eusteko arazorik izan eta ez dirudi aurrerantzean izango dugunik. Orain Kepa, Migel eta hirurok gabiltza, baina Gari ere badator", dio Mikel Alustizak.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LAS FRASES
Zumarragako Trikitixa 1920an jaio zen, Urteagatarren osaba zen Joxe Oriaren eskutik
Zumarragakoek trikitixa jotzeko era berezia dute, kaleko eta parrandako giroa bizi izanaren eraginez
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |