|

Azpeitia. Gaur arratsaldean jokatuko dira Urola Erdiko Gaztetxoen XXX. Futbol Txapelketako finalak. Partidak 15.30ean hasiko dira eta 17.30ean ekingo zaie azken norgehiagokei. Gaurko finaletan infantil, benjamin eta alebin mailako neska-mutilak arituko dira Azpeitiko Garmendipeko belarrezko futbol zelaian.
Infantil mailako nesken finala Ikasberri eta Xabier Munibeko ikasleen artean jokatuko da, benjamin mailan Karmelo Etxegarai C eta Karmelo Etxegarai B lehiatuko dira eta alebin mailan, berriz, Iraurgi A eta Ikasberri A taldeen artean erabakiko da aurtengo irabazlea.
Mutilei dagokionez, aldiz, Ikasberri eta Karmelo Etxegarai B taldeek jokatuko dute benjamin mailako finala. Infantil mailako irabazlea Floreaga eta Urola arteko norgehiagokatik aterako da eta azkenik, alebin mailako urteko talderik hoberena Karmelo Etxegarai A eta Xabier Munibe A taldeen arteko partidaren ondoren jakin ahalko da.
Arratsaldeko partida guztiak amaitu ondoren, txapelketako antolatu duten elkarteek talde guztientzako sariak eta oroigarriak banatuko dituzte. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |