|

Azpeitia. Juan de Antxieta musika eskolak eta Zestoako Amalda Haur abesbatzak emanaldi bateratua eskainiko dute gaur arratsaldean Azpeitiko Betharram aretoan. Udaleko Kultura sailak antolatutako Asteburu Musikalak egitasmoaren baitan kokatutako kontzertua 19.30ean hasiko da eta sarrera guztiz doan izango dela aurreratu zuten.
Azpeitiko musika eskolako haize taldeak zabalduko du emanaldia eta Sound of Beale Street eta Aitormena abestiak interpretatuko dituzte. Jarraian, Zestoako abesbatza gaztearen txanda izango da eta A kai hana , Loretxoa , Amaren besoetan , La dama de Mallorca , Cubanita , Xalbadorren heriotza , Nesta Rua eta Zu eta ni piezak kantatuko dituzte.
Ikuskizunarekin amaitzeko, Juan de Antxietako orkestrak beste bi abesti eskainiko ditu. Batetik, Beatles taldearen Eleonor Rigby entzun ahalko da eta ondoren, Irlandako abesti herrikoia den Drowsy Maggie .
Azpeitiko musika eskolako eta Zestoako kideek, berriz, Zestoako Laranjadi plazan eskainiko dute emanaldi bateratua maiatzaren 23an.
Matrikulazioa zabalik Juan de Antxieta musika eskolak datorren ikasturterako izen-emate epea zabaldu du eta maiatzaren 26ean itxiko dela gogorazi zuten arduradunek. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |