|

Irudian Ana Usabiaga Balerdi ordiziarra.argazkia: a.a.
ordizia. Ana Usabiaga ordiziar gazteak 9 urte daramatza txirrindularitzan. Azken aldian emaitza ezin hobeak lortzen ari da estatu zein nazioartean Tolosa C.F. taldean. Datorren hilabetean selektibitatea gainditzeaz gain, mundialetarako entrenatzen hasiko da Valentzian. Oraingoz bere helburua ikasketak aurrera atera eta ondorengo txapelketak prestatzea izan arren, etorkizunari begira profesionaletara iritsi nahiko luke.
Zergatik hasi zinen txirrindulari-tzan?
Anaiak 10 urte inguru zituela, behin etxean azaldu zen bizikletan hasiko zela esanez, eta ni gutxiago ez nintzenez, neuk ere horretan probatzea erabaki nuen. Ordundik orain arte jarraitu dut bizikletan, 9 urte nituenetik gaur egun arte, eta 18 ditt egun.
Hasi zinenetik hainbat modalitatetan trebatu zara?
Ziklokrosa, pista eta errepideko txirrindularitza probatu ditut. Baina normalean errepidekora enfoka-tzen dut nire urteko lana. Pistan eta ziklokrosean egiten dudana izaten da errepideko probetarako prestakuntza, azken biak beti neguan izaten direlako eta hauekin forma jartzen naiz udarako. Azken aldian pistan nabil, orain izaten baitira honen estatuko txapelketak.
Pasa den asteburuan Espainiako pista estaliko txapelketan 7 domina irabazi zenituen, zein probetan?
Tafallan izan ziren Espainiako pista estaliko txapelketetan 7 domina irabazi nituen, horietarik 6 urrezkoak izan ziren, jazarpen indibidualeko proban, 500 metroetan, abiadura indibidual eta taldekakoan, Scratch eta Keirinen. Eta zilarrezkoa, aldiz, taldekako pertsekuziozko proban lortu nuen.
Espero al zenuen emaitza hauek lortzea?
Ez nuen uste sei urre irabaziko nituenik, ondo ibiliko nintzela bai, baina soilik 3 urre jasoz. Ez genekien ziur noiz izango ziren txapelketa hauek eta horregatik urte osoan izan dudan entrenamendua ez da oso gogorra izan, azkeneko momentuan jakin genuen data eta hiru aste izan ditut gogorrago lan egiteko. Espainiako txapelketa honetan batez ere pertsekuzio indibidualeko probarako prestatu nintzen, bertan kilometro batean ahal duzun denbora onena egin behar duzu. Hiru astetan 15 segundo jaitsi ahal izan ditut proba honetan. Berez, helburua Europako txapelketara joatea lor-tzea zen eta azkenean mundialetara ere joateko aukera izango dut orain.
Zein izango da zure ondorengo txapelketa?
Datorren astean Valentziara goaz mundialak prestatzera, beraz hemendik aurrera lan gogorra egin beharko dut. Astebete izango gara entrenatzen goiz eta arratsaldez, serie konkretuak eta gogor lan egiten mundialetara tope iristeko uztailean.
Nola moldatzen zara batxilergoko ikasketak eta txirrindularitza bateratzen?
Batzuetan kosta egiten da ikasketak eta entrenamenduak batera-tzea, baina orain arte ondo moldatu naiz. Denbora bilatu eta antolatu egin behar izaten naiz, orain azterketak eta txapelketak batera etorri zaizkit eta pixka bat larriago nabil, baina helburu nagusienak selektibitatea gainditzea eta urtea garbi uztea dira.
Nola ikusten duzu bailarako jubenil mailako nesken egoera txirrindularitzan?
Egoera ez da oso ona, baina aurrera pausoak egin dira eta ondorioz, gure lana gero eta gehiago ezagu-tzen da. Hala ere, oraindik segurtasun eta antolamendu aldetik ezberdintasunak daude mutilen eta nesken artean.
Zein izan da bizikleta gainean bizi izan duzun momenturik bereziena?
Iazko uztailean Bulgarian egin ziren Europako txapelketetan 5. postuan geratu nintzen. Maila altua izango zela esan ziguten eta beldurtuta joan ginen, baina karreran nengoela nire burua ongi ikusi eta esprintean hasi nintzen. Hirugarren postua nirea zenean zulo batekin topatu nintzen. Azkenean bosgarren geratu arren, oso gustura sentitu nintzen, helburua amaitzea bakarrik baitzen.
Etorkizunari begira zein da zure ametsa?
Profesionaletara iritsi nahiko nuke. Datorren urtean zein modalitateri kasu egin erabakitzen ari naiz orain. Pistan potentzial handia dudala esaten didate, baina errepideko txirrindularitza gustatu izan zait beti. Oraindik ez naiz modalitate batean bereziki aritu, baina noraino ailegatu naiteken ikusi nahi dut.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |