|

Festaren kartela.argazkia: utzitakoa
D ONOSTIAKO Kafe An-tzokiak 2007ko maiatzaren 11n ireki zituen bere ateak. Gaur, urtebete hori ospatzeko festa antolatu dute aretoko arduradunek. Horrela, 17.00etan hasiko dute egitaraua eta, horretarako, txaranga Antigua auzoan zehar arituko da.
"Ireki genuenean lokala gutxi hornitzea erabaki genuen, ez genekien zein bide hartu behar zuen eta gure asmoa estetikak Dokaren ideiak islatzea da", adierazi zuten antzokiko arduradunek. Azken finean, dekorazioa aretoaren ibilbidearen emaitza dela gaineratu dute eta taldeak dituen egitasmoak irudikatzen dituela. "Hiru zutabetan oinarritzen da gure proiektua. Alde batetik, jendearen partehartzea sustatu nahi dugu. Horrez gain, komunikatzea gure helburu garrantzitsuenetako bat da. Guk esateko gauza asko ditugu, baina gurera gerturatzen denak zerbait jakinarazi behar badigu, Dokan aukera hori eskaintzen diogu. Azkenik, imaginazioa ezinbestekoa da", argitu zuten arduradunek.
hiru zutabe
Doka 'Txapelinga'
Euskal kultura sustatu nahi dute Donostiako Kafe Antzokikoek eta, horretarako, bertako kultura eta korronteen hedapena bultzatzen dute. Gaur, Dokaren lehen urteurrena ospatzera gonbidatzen dituzte auzotarrak: "Antigua auzoan Matia kalea da ospetsuena eta mugimendu gehien duena. Gu, berriz, Errege Zain kalean gaude. Antiguan egoteak bere pisua du, auzoan txertatutako egitasmoa izan nahi baitugu".
Lehen urtebetetze honetan antiguotarrekin eta orokorrean Donostiako beste leku batzuetatik Dokara gerturatu den jendearekin egindako proiektua azpimarratu nahi dute antzokiko arduradunek: "DokaTxapeling muralaren aurkezpena izango da unerik unkigarriena. Bigarako Itziar Garcia eta Jon Ander Garciak gogor lan egin dute ekimen hau aurrera atera ahal izateko. Dokara etortzen zirenei txapela eskaini eta bakoitzak nahi zuen erara ipintzeko aukera eman genien. Orain, antzokiko paretetako bat murala bilakatu dute eta partehartzearen kontzeptua islatuko dugu", argitu dute.
Doka Txapelinga izeneko proiektuaren making off eskainiko dute gaur arratsaldean bere egileek. "Txapela jartzeko mila bide topatu daitezke. Horren adibide da, besteak beste, Mikel Laboa, urteetan zehar txapela era pertsonalean eraman duen auzotarra da gainera. Horrelako imaginazioa garatzera gonbidatzen ditugu Dokara gerturatzen direnak", esan dute. Harkaitz Canoren kolaborazioa izan dute Bigarakoek murala osatzeko.
uztaila
Bigarren fasea
Gaurko ekitaldian musika, janaria eta giro bikaina eskainiko dituzte: "Xabier Silveira eta Igor Elortzak bertso saio laburra eskainiko dute eta, ondoren, hitz pare bat besterik ez dugu esango, ez baigara gehiegi luzatu nahi. Musika eta performancea izango dira ikusgai jarraian".
Uztailean ateak itsiko ditu Antiguan kokatutako antzoki honek eta bigarren fase bati hasiera mango dio Dokak. "Azkenean tximinia jartzea lortu dugu eta udan lokala eraberrituko dugu. Bi zati bereizi nahi ditugu: antzokia eta jatetxea. Gainera, eszenatokia handitu egingo dugu eta artistentzat gunea ere sortuko dugu", aurreratu dute Dokako arduradunek.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |