|

aretxabaleta. Umeentzako ekitaldiak, hitzaldiak, erakusketak eta proiekzioak izango dira aurtengo Aretxabaletako Euskararen Astearen ardatz nagusiak. Loramendi elkarteak prestatu dituen ekintzei astelehenean emango diete hasiera eta larunbatean amaituko dira jai batekin. Azken egun horretan, bertsolariek, babarrun janak, zirko tailerrak eta Tapia eta Leturiaren erromeriak girotuko dute festa.
Era honetan, astelehenean ludotekako umeek antzerki bat taularatuko dute Kutzerbarri eskolan, 17.30etik aurrera. Hurrengo egunean, film laburren emanaldiak hartuko du lekukoa udaletxe zaharrean, 21.30ean eta, asteazkenean, hizkuntza ekologiari buruzko berbaldia eskainiko dute leku berean, 19.00etan.
Ostegunean, Euskal Herriko emakumeen 12 pasarte izenburuko erakusketarekin gozatzeko aukera izango da eta horretaz gain, Auzolanean hezkuntza sistema nazionala eraikitze n hitzaldia emango dute (19.00etan). Ostiralean, bere aldetik, Antton Irusta ipuin kontalariak eta Enrique Morente marrazkilariak umeentzako tailerra gidatuko dute. >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |