Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Hernanik energia iturri alternatiboen alde egiten du

Biterin eta euskaltegian eguzki panelak jarri dituzte kutsadura murrizteko asmoz

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Hernani. Garapen iraunkorraren eta energia iturri alternatiboen alde egiteko ahaleginean, Hernaniko Udalak eguzki panelak jarri ditu Biteri kultur etxeko eta euskaltegiaren eraikineko teilatuetan. Marian Beitialarrangoitia alkateak eta Olatz Urrutibeaskoa ingurumen teknikariek azaldu dutenez, "beste udal eraikin batzuetan jartzea ere aztertu da, udalean bertan, adibidez, baina eraikinaren ezaugarriek ez dute ahalbideratzen". Bide horri jarraiki, ahalik eta eraikin publiko gehienetan eguzki panelak jartzea da udal agintarien asmoa.

EVErekin sinatutako akordioaren emaitza diren eguzki panelak apirilaren 24tik daude funtzionamenduan eta argi indarraren sare orokorrean txertatuak daude. Hartutako neurriari esker diru gastuak gutxiagotuko badira ere, helburu nagusia kutsadura ahalik eta gehien murriztea da.

Bestalde, euren etxetan jartzeko interesa eduki dezaketen herritarrei laguntza eskaintzeko asmoz, "udaletxera jo dezakete sistema alternatibo honi nahiz beste batzuei buruzko informazioa jasotzera" gogorarazi dute. >A.I.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
EL REBOTE DE OTEIZA
Azkoitia inaugura la segunda fase de los frontones inspirados en el escultor
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |