|

Zarautz Kantuan ekimena bultzatu duten kideak, astearte iluntzean Villa Mundan eskaini zuten prentsaurrekoan.ARGAZKIA UTZITAKOA
ZARAUTZ. Donostian hilero egiten dute Kantu Jira ekimena eta Zarauzko talde handi batek bide horri ekin nahi dio. Astearte ilun-tzean Zarautz Kantuan ekimena aurkeztu zuten Villa Munda musika eskolan eta bihar lehen ekitaldia egingo dute herrian. Hilero bigarren larunbatean jarriko dute hemendik aurrera hitzordua.
Miren Fernandez abeslariak azaldu zuenez, "Donostian herriko jendea biltzen da hilero eta euskal kantak abesten ditu. Zarauzko hainbat bizilagunek gogoa zuten halako zerbait egiteko eta gogo hori helarazi dute Kultura sailera eta baita herriko musikari ezberdinei esan ere. Guztion artean jarri dugu martxan ekimena. Zarautz Kantuan izena jarri diogu".
"Ideia oso ona iruditu zitzaigun, Donostiako ekitaldia ezagutzen genuen eta eragile ezberdinak elkartu gara", nabarmendu zuen Kultura zinegotzia eta Zarauzko abesbatzako kide den Arantza Iturriak. Herritik sortutako ekimen bat da eta herriarentzat egina, baina nolabait kudeatu behar zela konturatu ziren eta Kultura sailetik emango diote bultzada. "Fotokopiak ateratzeko laguntza emango digu Kultura sailak, hilero musikariekin batera abesteko", adierazi zuen Iturriak. "Herritarrak gonbidatzen ditugu parte hartzera eta nahiko genuke inor etxean ez gera-tzea. Ez dago zertan ahots ona izan beharrik, kantatzeko gogoa izatea da garrantzitsuena", gaineratu zuen Kultura zinegotziak.
alde zaharrean Bihar Lege Zaharren enparantzan elkartuko dira 12.00etan eta deialdia irekia izango da, "ideia eta ideologia guztiei, asmo, gogo eta adin ezberdineko bizilagunei zuzenduta dago". Ekitaldiak bi orduko iraupena izango du eta hasieran herritik zabaltzea pentsatzen bazuten ere, ibilbidea finkatu dute eta Alde Zaharreko kaleetan zehar arituko dira kantuan. Honela, Barren plazan, azoka berrian, geltokian, kale Nagusian, Eguzki tabernaren aurrean, Jaitxiki tabernaren aurrean eta, buka-tzeko, Musika plazan abestuko dute. Kantutegiak prestatuta eramango dituzte eta egunean bertan joaten direnei banatuko zaie liburuxka. Kantu errazak izango direla azaldu zuten, besteak beste, Agur Xiberua , Aita-semeak ,Lau teilatu eta Zure begiek .
Bihar Donostiako 30 lagunekin abestuko dute eta Itziar Zamora arituko da zuzendari lanetan. Ekimena Baionan hasi zen eta Intxaurrondon, Altzan, Antiguon, Hernanin, Hondarribian, Errenterian... egiten dute.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |