Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Tolosako gazteek Txapin Eguna jai herrikoia antolatu dute lehenengoz

lokaletatik atera eta hilaren 17rako egun osoko festaegitaraua antolatu dute

Ekimen propio eta herrikoiak egin eta harremanak sendotzeko asmoarekin prestatu dute ekimen hau

Antolaketa lanetan dabiltzan zenbait gazte, Abastosen.argazkia: n.g.

marta san sebastián enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

tolosa. Harremanak sendotzeko eta elkarrekin festa giroko eguna egiteko asmoz Txapin Eguna antolatu dute Tolosako zenbait gazte taldek. Herrian dauden gazte lokal kopurua ikusita, txoko horietatik atera eta ekimen bateratu bat aurrera eramateko ideia plazaratu dute. Hilaren 17an gazteek hartuko dituzte Tolosako kale bazterrak.

Izan ere, horixe baita euren xedea. "Gure herrian gazteok ekimen propio eta herrikoiak egiteko ditugun eragozpenak ikusita, herriko gazte orori kalea hartzeko deialdia luzatu nahi diogu", azaldu dute antolatzaileek.

Txapin izena eman diote jaiari, Tolosako hizkera propioaren erakusgai delako hitz hau. Etxeko zapatilentzat erabiltzen den esaera da eta tolosarrek bakarrik erabiltzen dute. Hala, kutsu herrikoia eman nahi izan diote festa egunari. Lehen aldiz Tolosako gazteak horrelako ekimen bat antolatzeko elkartu dira.

"Tolosako gazteok eremu desberdinetan bildu, antolatu eta harremanetan jarri gara: koadriletan, gazte lokaletan, lonjetan, tabernan… Bakoitzak bere txokoa du, bere ingurunea, baina agian denok bilduko gaituen gune baten beharra ere badago. Horren beharra ikusi dugu behinik behin Tolosako gazte batzuk eta, beraz, eremu desberdinetako gazteok bildu eta harremanetan jartzeko helburuarekin festa antolatu dugu maiatzaren 17rako. Kalera irten eta kalea berreskuratu nahi dugu", azaldu dute gazteek.

Horrela, gazteek antolatu duten festa honek partehartzailea izan nahi du. "Tolosako kaleak bertako gazteon izaeraz beteko ditugun eguna eta gazteoi eragiten diguten arazoek eta aldarrikapenek tokia izango duten eguna izango da", gaineratu dute.

ibilbide bat lokalez lokal Festa giroko eguna izango da maiatzaren 17koa eta egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Bertan, bazkaria, jolasak eta musika ez dira faltako.

Herriko gazte lokaletan ibilbidea egingo dute gazteek eta kalejirarekin hasiko da eguna. 11.30ean bilduko dira guztiak eta poteoa egingo dute gazte lokal eta lonjetatik pasatuz musikaren laguntzarekin. Ibilbidea Izaskun auzoko gazte lokaletatik abiatuko da.

Eguerdian bazkaria egingo dute Abastosen. Bertako produktuak jango dituzte bazkari horretan Akuilu, gazte baserritarren elkartearekin elkarlanean. Txartelak salgai daude 10 eurotan Raku, Orbela, Meskal nahiz Denak tabernetan. Ondoren, bazkalostean, 16.00ak aldera, jolasak eta herri kirolak egingo dituzte gazteek, Xibarekin elkarlanean, plaza Berrian.

Musikak ere izango du bere tartea eta 19.00tatik aurrera herriko taldeen kontzertuak iragarri dituzte Abastosen. Ondoko taldeek parte hartuko dute: Laket, Homo Demens, Desordutan, In the kitchen eta Dj Aizpun.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BBK Live
The Police será el plato fuerte de hoy en el festival que se celebra en Bilbao
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
"Bakoitzak bere txokoa du, baina agian denak bilduko gaituen gune baten beharra ere badago", diote gazteek
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |