Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Herritarren partehartzeak Lezoko hirigintza plana diseinatuko du

Gobernu taldeak arauen dokumentua bost hilabetetan prest edukitzea aurreikusten du

Lezoko bista.argazkia: a.m.

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Lezo. Legealdi honetan Lezoko Udalaren lan nagusienetako bat hirigintza plana edo Arau Subsidiarioak onartzea izango du. Horretarako komunikazio kanpaina bat abian jarri du gobernu taldeak 2008-2018 urteetan zehar egingo diren aldaketa urbanistikoak herritarren partehartzearekin erabakitzeko.

Kanpaina horrek, Lezo eginez lelopean, lau ardatz izango ditu: Ikasi , Ezagutu , Proposatu eta Eztabaidatu . Ikasi fasea zenbait mahai-ingururekin hasiko da. Honen ondoren, Ezagutu fasean, aurrerapen dokumentua aurkeztearekin batera, erakusketa jarriko da eta herritarrek informazioa jasotzeko gunea zabalduko da. Proposatu fasea berriz, ekarpenak, proposamenak eta alegazioak egiteko garaia izango da. Azkenik, Eztabaidatu fasean jasotako ekarpenak eta proposamenak eztabaidatuko dira, honela, behin-behineko Hirigintza Plana osatzeko eta dokumentuari hasierako onarpena emateko. Prozesu guzti hau gauzatzeko gobernu taldeak 5 hilabete aurreikusten ditu.

Mahai-inguruei dagokienez, jarraian aipatzen diren gaien inguruko hitzaldiak izango dira: azpiegitura-obra handiak eta hauen eragina gure ingurunean, airearen kutsadura, etxebizitza arazoa, Kanpo-kaiak Lezon izango lituzkeen ondorioak eta, bukatzeko, Lezoko herri-eredua. Guztiak, datorren hilaren 13an hasita, astearteetan izango dira 19.30ean Donibane kaleko Kultur Aretoan.

Gobernu taldeko zinegotziek adierazi zutenez, "aurreko legealdian landutako planaren akats handienetako bat herritarrekin kontatu gabe, eta Lezoko herriari bizkar emanda egina zegoela zen. Guk argi dugu honi buelta eman behar diogula eta alderantziz egin behar dugula. Lezoren argazki asko ezagutzen ditugu. Baina orain guk Lezoren etorkizuneko argazkia ateratzea tokatzen zaigu". Ondorioz, herritarrei parte har dezaten deia luzatu diete. >a.m.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
LA FRASE
Lehenengo mahai-ingurua asteartean 19.30ean izango da eta azpiegitura handien gaia jorratuko da
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |