Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

javi gelbenzu, entrenatzaile eta antolatzailea

"Eskolaumeekin helburua ikasi eta parte hartzea da"

enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

lazkao. Javi Gelbenzu duela urtebete sortu zen Lazkaoko Antzar Pilota Kirol Elkarteko kide da. Aurten bigarren aldiz Goierriko eskolaumeen pilota txapelketa jarri dute martxan eta, gainera, herrian entrenatzaile lanetan aritzen dira gazteenen artean.

Nolaz sortu zenuten txapelketa?

Ikusi genuen eskola kirola apirila amaieran edo maiatza hasiera inguruan amaitzen zela eta tartean hilabete asko pasatzen ziren txapelketarik gabe. Lehenengo aldiz hau antolatu genuen, batez ere, mutikoei ilusio txiki bat emateko. Honela, entrenatzeaz aparte, partidak baitituzte eta zuriz janzten dira.

Zein da taldeak gazteekin egiten duen lana?

Denera 55 lagun inguru gara taldean eta horietatik 40 bat umeak eta beste 15 federatuak izango gara. Denekin ezberdin egiten dugu lan, eskolarrekin ikastea eta parte har-tzea da helburua eta federatuekin, aldiz, errendimenduzko ariketak egiten ditugu.

Nolako maila ikusten duzu partaideen aldetik?

Oraindik oso gazteak dira, baina ikusten da batzuk entrenamenduetatik aparte asko ibiltzen direla eta beste batzuk gutxiago. Gurekin astean bi orduz entrenatzen dira.

Nola ikusten dituzu lazkaotar pilotariak txapelketa honetan?

Iaz Lazkaoko partaideetatik talde bakarra iritsi zen finalera eta azkenean bigarren geratu ziren. Zaila da txapelketa hau irabaztea kanpokoek ere asko jokatzen dutelako eta asko entrenatzen direlako. Halere, aurtengoan gure taldeak ditu parte hartzailerik gehien bertan, beraz, ikusi egin beharko da zer gertatzen den.

Etorkizunari begira ba al duzue helbururik?

Txapelketa martxa polita hartzen ari da. Pasa den urtean 70 pilotari gaztek hartu zuten parte eta oraingoan 74 izango dira. Ikusita kanpoko jendeak ere gustura hartzen duela norgehiagoka hau eta ondo eran-tzuten ari dela, akaso hobea izango litzateke aurrera begira gehiago zabaltzea.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BBK Live
The Police será el plato fuerte de hoy en el festival que se celebra en Bilbao
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Destacados
berak esana
LA FRASE
"Ekimen honi esker, entrenatzeaz gain, partidak edukitzen dituzte eta zuriz janzten dira gaztetxoak"
Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |