Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Bailarako 74 pilotari gazteenak lehian arituko dira bihartik aurrera

eskolaumeen txapelketa izango da Ekainera arte

Lazkaoko Antzar Pilota Kirol Elkarteak bigarren urtez antolatu du Goierri mailako norgehiagoka hau

Irudian txapelketan parte hartuko duten lazkaotar gazteak Javi Gelbenzu entrenatzaile eta antolatzaileetako batekin.argazkian: a.a.

ane albisu enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

lazkao. Bihartik aurrera bailarako 74 pilotari gazteenak lehian arituko dira Lazkaoko Antzar Pilota Kirol Elkarteak antolatutako bigarren Goierriko Eskolaumeen Txapelketan.

Zazpi herri ezberdinetako 9, 10 eta 11 urteko haurrak elkarren aurka arituko dira ekainaren 28ra bitartean.

Dagoeneko amaitu dira Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako eskola adinekoei zuzendutako jardunaldiak eta bost hilabete baino gehiagotan txapelketarik gabe geldi ez daitezen honakoa antolatu dute Lazkaoko Antzar Pilota Kirol Elkarteko kideek.

Herriko partaide gazteak jada biharko partidak hasi baino lehenagoko azken entrenamenduetan aritu dira.

"Astean bitan izaten ditugu ordu bateko entrenamenduak, eta normalean berotu egiten dugu lehenengo, ondoren ariketa batzuk egiten ditugu eta batzuetan partidak ere jokatzen ditugu", adierazi du Koldo Munduate pilotari lazkaotarrak.

Badirudi biharko partidetan gehiengoak argi dutela zer egingo duen, "Larunbatean Lazkaoko beste talde baten aurka daukagu, eta irabaziko dudala uste dut", azaldu du irribarrez hamaika urte dituen Iñigo Sukiak.

"Aurrean edo atzean, berdin zaigu non jokatu, baina larunbatean irabazi behar dugu. Beste herrietako jokalari batzuk onak dira, baina beste batzuk ez hainbeste. Lehengo urtean bigarren geratuta ea aurten irabazten dugun", adierazi du Aitor Gartzia pilotariak.

Dena den, bada oraindik irabaziko ote duten zalantzan dagoenik, "Guk larunbat arratsaldean Ataungoen aurka daukagu lehenengo partida, ez dakit irabaziko ote dugun", azaldu du Ioritz Perez Lazkaoko taldeko partaideetako batek.

hitzordua Irabazi edo galdu, ondo pasatzeko aukera izango dute ekaina bitartean bailarako pilotari gazteenek Lazkaon. "Aurreko urtean nahiko ondo geratu ginen sailkapenean, baina guk ondo pasatu nahi dugu", jakinarazi du Ibai Erdozia lazkaotarrak. Eskolaumeen Goierriko Txapelketa bihar hasiko da 15.30ean Lazkaoko frontoian.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
MIRARTECultura
BAILAR EN CASA
Tres dantzaris analizan la formación en Euskadi
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |