|

oñati. Oñati San Migel Txiki jaietan murgilduko da astebukaeran zehar. Rock kontzertuak, garagardo festa, umeentzako jolasak, bertsoak, laburmetrai emanaldia eta kirolak izango dira ardatz nagusi gaurtik igandera bitartean herria girotuko duten ospakizunetan.
Era honetan, gaurko egitaraua Alberto Arregiren omenezko futbol txapelketarekin hasiko da, 18.00etan. Ordubete beranduago, ardo eta gazta dastaketak hartuko du lekukoa txosnan eta, bitartean, txorimalo eta trikitilariek jaia kolorez jantziko dute. Gaueko lehenengo hitzordua garagardo festarekin etorriko da (21.00etan) eta, ondoren, Gobernors, Show Business eta hirugarren musika talde bat igoko dira taulara.
Larunbatean, haurrei zuzendutako lehiaketa (12.00etan), haur parkea (16.30ean), grafitti erakustaldia (19.00etan), Tapia eta Leturiaren erromeria (23.00etan) eta Rock Privado taldearen kontzertuarekin (23.30ean, Harripe tabernan) gozatu ahal izango da, besteak beste. >a.d.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |