|

Eziago poligonoa, Hernanin.Argazkia: Arkaitz illarramendi
Hernani. Hernaniko lur eremuetan kokaturik dauden enpresen erdiak baino gehiagok ez du jarduera lizentziarik. Horixe adierazi du Udalak INEMekin lankidetzan lana sustatzeko programaren harira Hernaniko enpresetako jarduera lizentziei buruz egindako azterketaren emaitzak. Udalak eskainitako datuen arabera, bost hilabetetan 135 enpresa aztertu dituzte eta %56k ez duela lizentzia jarduerarik atzeman dute.
Ingurugiro departamendutik adi-tzera eman dutenez, bi teknikari bost hilabetez aritu dira Hernaniko indaustrialde batzuetako enpresen egoera aztertzen. Zehazki, Florida 56, Florida Landare eta Eziago poligonoetako 135 enpresa aztertu dituzte eta emaitza esanguratsuak lortu dituzte.
Udalak zabaldutako datuen arabera, Florida 56 poligonoan aztertu dituzten 47 enpresetatik 23 jarduera lizentziarik gabe ari dira lanean, beste 23 enpresek badute jarduera lizentzia baina ez irekitze baimena eta bakar batek betetzen ditu bi baldintzak. Florida Landare poligonoari dagokionez, aztertu dituzten 29 enpresetatik 17k ez dute jarduera lizentziarik eta beste 12ak ireki-tze baimenik gabe ari dira.
Eziago poligonoan, azkenik, 59 enpresa aztertu dituzte emaitza hauekin: 35 jarduera lizentziarik gabe ari dira, 22 irekitze baimenik gabe eta bi besterik ez dira lege baimenak erabat betetzen dituztenak.
Hortaz, aztertutako enpresa guztiak kontuan hartuta, %56 inguruk ez dute jarduera lizentziarik eta %42k lizentzia duen arren ez du irekitzeko lizentziarik lortu. %2k baino ez du irekitze baimena eskuratua.
Ikerketak emandako emaitzak baloratu dituzte: "Datu hauek ez gaituzte ezustean harrapatu. Bagenekien Udalak orain arte ez zuela benetako kontrolik egin enpresak ireki eta itxi egin baitira Udalari berririk eman gabe", esan du Olatz Urrutibeaskoa Udaleko Ingurune Teknikariak. Ildo beretik, "egindako lanak jarraipena behar du. Azken helburua garbi dago, hots, araudi berdina ezartzea Hernaniko udalerriko enpresa guztientzat, hau da, berdintasuna eskubide eta betebeharretan bakoitzaren ezaugarrien arabera".
Espedienterik ez Atzemandako irregularitateen ostean Udalak inolako neurririk hartzeko asmoa duen galdetuta, "helburua ez da isunak jartzea, udalerrian ari diren enpresen egoera erregularizatzea, baizik", azaldu du Urrutibeaskoak. Horregatik, oraingoz ez da espedienterik irekiko eta euren egoera legeztatzea eskatuko zaie enpresei gutun baten bidez. Ondoren eman beharreko pausoak enpresen jarrerak baldintzatuko du, "erantzun positiborik jaso ezean neurriak hartuko baikenituzke", esan du teknikariak.
Enpresak aztertzerakoan, industrialde bakoitzeko enpresen espedienteak banan banan aztertu dituzte (eraikinak noizkoak diren, horietan izan diren jardueren memoria, izen aldaketak, gaur egun dauden jardueren egoera, araudia betetzen duten, hondakin kudeaketa egokia egiten duten, behar dituzten lizen-tzia eta agiriak eguneratuak dituzten,...). Enpresak ikuskatzera ere joan dira bakoitzari buruzko txostena egin eta jarraitu beharreko pausoak definitzeko.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |