
Holgado eta Cano.argazkia: i. azurmendi
Donostia. Harkaitz Cano eta Iñaki G. Holgado elkarlanean aritu dira Piztia Otzanak komiki albumak argia ikus dezan. Idazle lasarte-oriotarra gidoiaz arduratu da eta marrazkilari errenteriarrak irudiak egin ditu. Liburuaren egileek harreman estua mantendu dute lana aurrera ateratzeko eta oso ondo moldatu dira atzo Donostian egindako aurkezpenean agerian geratu zenez.
Piztia Otzanak aldez aurretik Xabiroi Ikastolen Elkartearen komiki-aldizkarian atalka argitaratu diren istorioak biltzen ditu. Beraz, edonoren eskura daude jada, liburu berria bederatzi urtetik gorako edozeini zuzenduta baitago.
Canok azaldu zuenez, komiki albumaren protagonista Travis da. Pertsonaia, memoria guztiz galduta, irtenbide gabeko bunker batean bizi da, disekatutako animaliez inguratuta. Hauek egunkariko orrialdez beteta daude eta Travis egunkari atzeratuak irakurriz berriek bere biziarekin nolabaiteko zerikusia daukatela konturatzen da.
Liburuaren 56 orrialdeetan ager-tzen diren marrazkiak oso landuta eta kolore biziz josita daude. Holgadok Xabiroi en eskutik bere lana Euskal Herrian bertan ezagutaraztera eman du, besteak beste, Fran-tzia eta AEBetan lanean aritu ondoren. "Iñakik ez du sinesten, baina berak kapituluka marrazten duenak niri hurrengo kapitulua idazten laguntzen dit", azaldu zuen Harkaitz Canok. >i.millán
|
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |