|

Gizon koadrila bat Orioko herriko plazan berriketan.argazkia: a.l.
orio. Orioko Udalak edadeko oriotarren euskara jasotzeko eta horien euskarazko jardunarekin batera, haiek esandakoa (garai bateko bizimodua, ohiturak, festak...) ere gordetzeko beka deialdia egin du.
Beka lortzen duenak Orioko hamar bizilagun elkarrizketatuko ditu eta bideoz jaso beharko ditu. Elkarrizketatuek esandakoen transkripzioa ere egin beharko da. Hala ere, aurretik, elkarrizketak nori egin eta zertaz Udaleko Euskara Zerbitzuarekin adostu beharko du beka jasotzen duenak. Halaber, ikerketa lana euskaraz egingo da osorik eta originala izan beharko du.
bost hilabete Lana egiteko epea bost hilabetekoa izango da: ekainaren 1etik azaroaren 30era. Bekaren zenbatekoa, aldiz, 2.000 eurokoa izango da eta eskatzaileek erdi edo goi mailako unibertsitate tituludunak izan beharko dute, eta, gainera, EGA titulua edo baliokideren bat izan beharko dute. Beka norbanakoek nahiz taldeek jaso ahal izango dute eta, taldean aurkeztuz gero, taldekide bat lanaren arduradun gisa azalduko da Udalean.
Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Orioko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dute eskabidea, ondorengo agiri hauekin batera: curriculuma, beharrezko egiaztagiriak eta egin nahi den lanaren zer-nolakoak azalduko dituen txostena, besteak beste, ondorengoak azalduz: elkarrizketa gaien proposamena; elkarrizketetarako galdetegia edo gidoia eta eskatzaileak lanerako dituen baliabideak. Eskabideak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea maiatzaren 23an bukatuko da. Ondoren, Orioko Euskara batzordeak erabakiko du beka nori eman, eskabide guztiak aztertu ondoren.
Batzordeak iritzia eskatu ahal izango die beste aditu batzuei, beharrezkotzat jotzen badu eta ondoko alderdiak hartuko ditu irizpide nagusitzat aukeraketa egiterakoan: ikerketarako txostenaren zehaztasuna, interesa eta bideragarritasuna; oriotarra izatea edo Oriorekin lotura zuzenen bat izatea eta Euskara batzordearen iritziz inork gutxieneko maila erakutsiko ez balu, beka eman gabe utziko litzateke.
Bekadunak idatziz adierazi beharko du bekaren onarpena, jakinarazpen egunetik hasi eta hamar eguneko epean eta, lana egindakoan, bi ale entregatuko ditu, tarte bikoitzez mekanografiatuta eta koadernatuta. Horrez gain, formatu digitalean ere aurkeztu beharko da. Era berean, bildutako material guztiaren kopia entregatu beharko da, gerora begira kultur ondare gisa erabili ahal izan dadin.
Ordainketaren %30 beka esleitutakoan emango zaio arduradunari eta gainontzeko %70, bukaerako lana onartzean. Egileak hala eskatu eta Euskara batzordeak ontzat emanez gero, lana egiteko epea, gehienez ere, hiru hilabetez luza-tzeko aukera izango da.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |