|

Azpeitia. Lagun Onak Mendi Bazkunak Txalintxo eta Xoxote tontorren egunak ospatuko ditu hil honetan zehar. Maiatzaren 18an Txalintxora joango dira Azpeitiko mendizaleak eta maiatzeko azken igandean, berriz, ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango da Xoxoten.
Txalintxora joan nahi dutenek maiatzaren 18an 9.00etan Azpeitiko plazan egon beharko dute. Iritsitakoan, Meza Nagusia egingo da eta, jarraian, salda banatuko zaie partaide guztiei. Umeentzako jolasak ere antolatuko dituzte eta festa trikitilariek girotuko dutela aurreratu zuten Lagun Onak elkarteko arduradunek.
Bestalde, eta urtero bezala, maia-tzeko azken igandean Xoxoteko eguna izango da eta antolatzaileek egun guztiko egitarau zabala prestatu dute dagoeneko. Honela, Azpeitiko plazatik irtengo dira 9.00etan eta Meza Nagusiaren ondoren, aurtengo mendi irteeretan parte hartu duten haurrei dominak banatuko dizkiete.
Egun guztian zehar bertsolari eta trikitilariak arituko dira Xoxoteko gailurra musikaz girotzen eta umeentzako ekitaldi eta jolas ugari ere egingo dituzte.
Dominak jaso ahal izateko, umeek urte honetan eginiko ibilaldien txartelak eman beharko dituzte Txalintxoko irteerara. Bertara joan ezin duten haurrek Azpeitiko Eliz kalean kokatzen den Mendizaleak tabernako gutunontzian utzi beharko dituzte urtean zehar eginiko ibilaldien txartelak maiatzaren 19 baino lehen.
"Etortzeko gonbita luzatu nahi diegu herritarrei, benetan egun berezia baita Izarraitz maite duen guztientzat. Salda dohainik har-tzeko aukera eta beste hainbat ekintza egiteko aukera izango da egun guztian zehar. Edaria eta janaria ez dira faltako! Eguraldiak laguntzea espero dugu kaleko giroaz gozatzeko eta egunpasa eder bat egin ahal izateko", adierazi zuten Xoxoteko aterpetxeko zaindariak diren Bixen Madotz eta Olatz Telleriak ekitaldiaren inguruan.
Sherpa Xoxoteko aterpezainek txakur berria ekarri dute aterpera. "Bere izena Sherpa da eta oraindik txiki xamarra den arren, ohitu egin beharko du aterpetxean bizitzera, azkar ikasiko du, ordea. Ziur gaude Alegi bezalako txakur ona izango dela", gaineratu zuten Madotz eta Telleriak. >k.f.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |