Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia      Bidasoa-Txingudi      Oarsoaldea      Buruntzaldea      Tolosaldea      Goierri      Urola Garaia      Urola Erdia      Urola Kosta      Debagoiena      Debabarrena      Al día

Matadeixek antolatutako Bebarruko Jardunek Italia izango dute oinarri

Azkoitiko egitasmoa bihar hasiko da eta larunbata bitartean luzatuko da

Isilpeko afaria, malabarismoa, antzerkia eta urrarekin egindako kontzertua eskainiko dira, besteak beste

Azkoitiko Matadeixeko kideak X. urteurrenean egindako bazkarian.argazkia: k.f.

Kristina Fernández enviar a un amigo imprima este texto texto normal texto medio texto grande

Azkoitia. Musika eta kultura desberdin eta alternatiboak ezagutzera emateko helburu duen Bebarruko Jardunek egitasmoa jarriko du martxan bihar Azkoitiko Matadeixek. Hiru egunetan zehar, Italiako doinuak eta ekintzak izango dira nagusi Eromatadeixe izeneko ekimenean baitan, Erromatik etorritako talde baten eskutik.

"Gertutasunagatik erabaki dugu talde hau ekartzea. Lagunak izateaz gain, gauza asko egiten dituzte musika eta zinearen inguruan, baita antzerkia eta malabarismoak ere. Izugarrizko eskaintza dute eta beraiek antolatu dute hiru eguneko egitaraua", agertu zuen Mataderoko Ekintza taldeko kide den Joxe Larrañagak.

Bihar, 19.00etatik aurrera, Giammarco Serraren Berlusconia liburuaren inguruko solasaldia egingo dute, jarraian isilpeko afaria antolatu dute. Amaitutakoan, Alex Mendizabalek Operetta ikuskizuna eskainiko du eta S.P.U.L.K.P.Z taldeak kartzelen buruzko paisaia soinuen entzunaldia egingo du: "Isiltasunak komunikaziorako aukera asko ematen ditu. Euskal Herria eta Italian asko hitz egiten da eta isilik egoterik ez dugula pentsatzen da, baina hemen jaten duguna entzun ahal izango dugu afarian", adierazi zuen Mendizabalek.

Ostiraleko ekitaldirik nabarmenena Ttanttakaria kontzertua izango da eta, bertan, Marcello Liberatok musika emanaldia eskainiko du: "Oso interesgarria izango da. Bederatzi botila eta beste hainbat hodi izango ditu. Bakoitzetik tantak eroriko dira material desberdinetara, kuboak eta papera, adibidez, eta soinu desberdinak sortuko ditu honela. Guztiz akustikoa izango da kontzertua", gaineratu zuen Erroman bizi den Mendizabal donostiarrak.

Ondoren, malabarismo, musika, pailazo eta piano eta bideo ikuskizunak izango dira beste artisten eskutik.

Azkenik, larunbatean, Cucinema proiektua aurkeztuko dute: "Materialaren transformazioaren inguruan egina da. Abiapuntua guk ezer ez egitean dago, baliabideak jartzen ditugu publikoak egiteko. Modu honetan, filmak, musika tresnak eta janaria egin ahalko da", azaldu zuen Mendizabalek. Saioa 16.00etan hasiko da, guztira sei ordu iraungo baititu.

buscar vivienda en gipuzkoa
miles de casas y pisos en navarra
REAL SOCIEDAD
Polémica con Jesuli
Badiola prueba el consentimiento de Jesuli a la grabación con otro registro
SUSCRÍBETE
BOLETÍN DE TITULARES DEL DÍA
Introduce tu dirección e-mail y recibirás cada mañana los titulares más importantes en tu correo

Haznos tu página de inicio | Visite también www.noticiasdealava.com | www.noticiasdenavarra.com

© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA · Tel 943 319 200 · Fax Administración 943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902

Enlaces patrocinados: Inmobiliarias | Disfraces | Agencias de publicidad | Tiendas de electrónica | Cirugía estética | Inmobiliarias | Asesorías | Peluquerías | Muebles | Clínicas | Seguridad | Mudanzas | Viajes | Hostales | Taxis | Hogar | Hoteles | Cerrajeros | Farmacias | Rótulos | Armarios | Trabajo | Hosting |
Ocio en Gipuzkoa | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |