|

ibarra. Izaskun auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan. Herri kirolak, bertso-afaria, asto lasterketa eta ikuskizunak izango dira, besteak beste, larunbatetik astelehenera bitartean.
Larunbatean jaien hasiera egingo dute, 18.00etan, herri kirolekin. Aimar Irigoien eta Goenatxo harri-jasotzaileak, Otaño eta Lasa aizkolariak eta trontzan Esnaola anaiak arituko dira. Iluntzean, 21.00etan, bertso-afaria iragarri dute Izaskun jatetxean Mañukorta eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin.
Igandean ere izango da non gozatu. 12.00etan herri kirol saioa hasiko da; Izaskungo kirolariak urnietarren aurka arituko dira. Ondoren, 14.30ean, herri bazkaria izango da. Horren ostean, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolarien emanaldia prestatu dute. Arratsaldez, 18.00etan, ikuskizun bitxia izango da Izaskun auzoan; asto lasterketa egingo dute. Ondoren, pintxo eta sagardo dastatzea egingo dute. Bertan, Zabala, Aburuza, Gaztañaga eta Sarasola sagardotegien zukua probatzeko aukera izango da. 19.00etan herriko trikitilarien eskutik erromeria iragarri dute.
Astelehenera bitarte iraungo du jai giroak Ibarrako Izaskun auzoan. Egun horretan, 10.00etan, diana egingo dute herriko trikitilarien eskutik. 11.00etan meza nagusia izango da eta 12.00etan hamaiketako herrikoia eskainiko da. Horren ostean, 13.00etan, Sebastian Lizaso eta Jexux Mari Irazuren eskutik bertso saioa izango da. Bazkal ostean, 17.00etan, Ibarrako Alurr dantza taldearen emanaldia ikusgai izango da. Jarraian haurren-tzako gozokiak izango dira. 18.30ean bigarren bertso saioa hasiko da eta
19.00etatik 20.30era erromeriarekin amaituko dira festak. >m.s.s.
|
|
© NOTICIAS DE GIPUZKOA
Avda. Tolosa 23 · 20018 Donostia · GIPUZKOA ·
Tel 943 319 200 · Fax Administración
943 223 900 · Fax Redacción 943 223 902
Enlaces patrocinados:
Inmobiliarias |
Disfraces |
Agencias de publicidad |
Tiendas de electrónica |
Cirugía estética |
Inmobiliarias |
Asesorías |
Peluquerías |
Muebles |
Clínicas |
Seguridad |
Mudanzas |
Viajes |
Hostales |
Taxis |
Hogar |
Hoteles |
Cerrajeros |
Farmacias |
Rótulos |
Armarios |
Trabajo |
Hosting |
Ocio en Gipuzkoa |
Hoteles en Madrid |
Hoteles en Barcelona |